kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ene Ondarru / Andoni Basterretxea / Auspoa-Sendoa, 2000

Ondarru Javier Rojo / El Correo, 2000-10-18

Ene Ondarru izenpean Andoni Basterretxearen zenbait idazki bildu dira, kostaldeko herri hori ardatz eta gune dutenak. Gazte garaiko oroitzapenak, narrazioak, bertsoak, umeei zuzendutako testuren bat aurki ditzake irakurleak orrialde horietan. Bertsoek, adibidez, liburu erdia osatzen dute eta neurri handi batean Orixek Euskaldunak poema luzean egin nahi izan zuena gogora ekartzen dute: herri baten (kasu honetan, marinelen herri baten) bizitza tradizionalaren bilduma. Bertsook, edonola ere, ez dute Orixek lortutako maila iristen. Narrazioak bi sailetan agertzen zaizkigu. Batzuk (“Sorgin kontuak” izena dutenak) ahozko tradiziotik hartuta daude eta, dirudienez, jaso bezala plazaratzen dira. Hauetan irakurleak ahozko kontakizunen xarma berezia aurkituko du, eta Ondarruko euskara biziaren adibide interesgarria. Beste kontakizunak “Gertaerak” izeneko atalean agertzen dira eta, nire ustez, literaturaren ikuspuntutik zatirik interesgarriena, laburregia tamalez, osatzen dute, Andoni Basterretxea kontalari trebea dela erakusten baitute. Liburu honetan gaztaroan ezagututako herriaren memoriari eutsi nahi dio idazleak eta, alde honetatik, testigantza bat eskaintzea da garrantzitsuena, literatur balioen gainetik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak