« Dosi literario txikiak gauetarako | Azken begirada »
Hautsia natza / Juan Luis Zabala / Euskaltzaindia-BBK, 2000
Etsipenaz Javier Rojo / El Correo, 2000-11-22
Hautsia natza Juan Luis Zabalaren lehenengo poema liburua da, antza, eta hala ere, edozein irakurlek esango luke idazle hau poesian ibilbide luzea egina dela, emaitza umotu hau ikusita. Zabalak poemak egiteko erabiltzen duen prozedurak sinplea dirudi: sentimendua, ideia edo dena delakoa, irudi batean gauzatzen du; poema irudi honen barne logikaren garapenean datza. Beraz, poeman agertzen diren osagaiek zerikusi handiagoa dute hasierako irudi honekin, honen oinarrian dagoen ideiarekin baino. Poema hauetan giro pesimista, iluna islatzen da, hirikoa, hiria laberintotzat hartzen badugu, baina honek ez digu izkutatu behar poesia honen benetako izaera. Izan ere, nahita edo nahi gabe, idazleak poesia metafisikoa egin du, hots, espazioaz eta denboraz arduratzen den poesia. Oinarrizko eta erabateko pesimismo esentzial baten bidez, bizitza den borroka honetan ez dagoela irabazterik adierazi nahi digute poema hauek. Gauzak honela, borroka honetan aritzea eta borroka honetaz hausnartzea beste irtenbiderik ez da geratzen. Ohiko lirikotasuna, beraz, soberan dago. Eszeptizismoa, pesimismoa, etsipena… hauxe erakusten dute poemak baino gehiago galderak diruditen bertso hauek, neurri batean ere existentzialismoaren zordun direnek.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo