kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hamaika ipuin / Juan Martin Elexpuru / Elkarlanean, 2000

Kronika ipuinka Javier Rojo / El Correo, 2000-12-13

Juan Martin Elexpuruk Hamaika ipuin hauetan azken hamarkadetako kronika moduko bat egin duela esan daiteke. Hasi, gerra zibilaren inguruan kokatu daitezkeen garai beltzetan hasi da, eskuko telefonoaren menpekotasunean bizi den pertsonaiarengana heldu arte, oso itun aurkezten duen etorkizun ia faxista baterako proiekzioa eginez. Garaiak, giroak, hain desberdinak izanik, kontatzeko moldeetan ere desberditasun nabarmenak ikus daitezke. Oroimenean oinarritzen direla diruditen ipuinetan, ahozko kontakizunaren tradizioa berreskuratzeko asmoa aurki dezakegu, halako moldez non batzuk ahots ozenez irakurtzeko eginak daudela ematen baitu. Garaia hurbiltzen den neurrian, kontamolde hauek pixka bat alde batera uzten dira. Ezinezkoa da honetan sinbolismorik ez aurkitzea. Ahozko tradizio batean finkatutako kultura batetik beste kultura-mota batera pasatu gara, azken hau zein den oso argi jakin ez, ordea. Hiru gai edo nabarmentzen dira ipuin hauetan: gerra nonbait oinarri duten istorioak; bikote-harremanak; eta gizartearen zenbait alderdiren kritika sarkastikoa eta mingotsa. Hain aukera zabala eskaintzen duen liburu batek, ordea, desoreka-puntua izan behar du, nahi eta nahi ez. Dena dela, gustora irakurtzen den liburua dugu hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak