kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sisifo maite minez / Laura Mintegi / Txalaparta, 2001

Sisifo maite minez Castillo Suarez / Guaixe, 2001-04

Anek senarra eta bi alabak utzi zituen Mikelengatik, berarekin ezagutu zuen amodio bortitzarengatik. Urte batzuen buruan, ordea, Ane bere etxera bueltatu da eta hemen du, hain zuzen, abiapuntu Laura Mintegiren azken nobelak.

Anek erabat aldatu du bere bizitza maitasuna ezagutu duen bakoitzean, ez baita bakarra maitasuna. Eta ezagutu dituen maitasunaren forma guztiak ez dira berdinak izan, agian hala behar duelako edo agian berarekin daramatzan oroitzapenek, bere iraganak ez diotelako bestelakorik utzi.

Maitasuna sentitzera kondenaturik dago eleberriaren protagonista behin eta berriz, sentimendu kontrolagaitz eta mingarri hori sentitzera, jainkoek ezarritako zigorra bailitzan. Sisifori ere gisa horretako kondena ezarriz zioten: mendi baten gailurrera harri handi igotzera zigortu zuten jainkoek Zeusi iruzur egiteagatik eta erortzen zitzaion bakoitzean berriz hasi behar zuen hutsetik. Ane ere hutsetik abiatu da behin eta berriro.

Maitasunari buruzko hausnarketa sakona da Laura Mintegik lan honetan egiten duena; gainera, hausnarketa hori hagitz ongi uztartzen da tramarekin. Alde honetatik azkenaldian irakurri dudan nobelarik politenetakoa da. Ikaragarri gustatu zait.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak