kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007

Tarte beteko eskaintza iradokigarria Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-07

Hitz lauz edo prosaz idatzia dena ezin ahal da poesia izan? Poesia ote orduan Beñat Sarasolaren Kaxa huts bat liburua? Irakur bakoitzak bere aburua izanen du, noski. Hona nirea: Kaxa huts bat narrazio-saio poetikoa da. Erran nahi baita, XXI. menderako poesiarako proposamena.

“Poesia berrirako proposamena” idazteko tentatua izan naiz. Ez ote gehiegitxo? itaundu diot nire buruari. Berririk ekartzea, berria asmatzea, zaila duzu txo! Ene barne ahotsak honela ihardetsi dit ordea: “Proposatzea haizu duk motel, oraindik badago berririk esatea edota asmatzea. Gogora itzak errepublika honetako Angel Erro poetaren ele berriak”: Orro errana da, aspaldidanik. / Oro errana dela ere errana da. / Oro errana da, bada, ezinbestean. / Oro errana da, baina ez nik.

Halatsu heldu zaigu Beñat Sarasola poeta gaztea. Kaxa huts bat dakargu. Kaxa hutsa delako, naski, bizkor eta zalu dator poeta. Lasta eta estropezu guztiak bota ditu kareletik, bila dabilen —eta xerka ari den— berezko barkuaren kareletik. Dakarren kaxa hutsa izan liteke. Beñat jantzia dator horregatik.

Plazara heldu aurretik, hamaika itsaso zeharkatu ditu, hamabi hondartzara ertzeratu eta hamahiru portuetan atrakatu. Ez bide da hamalau baten gisara literaturaren plazara iritsi. Espazioaren xerka heldu da, aitaren lekua hartzera. Eta hasteko eta horretarako aita akabatu du. Erran nahi baita, kasurako poesia akabatu —gura eta desioa— du. Errepublikako Poesia plazan sartzeko, aurrenik aurrekoengandik jasotako lasta kitatu —nahi— du. Horixe proposatzea ulertu diot nik behinik behin. Gure belaunaldia izeneko poemak (sic) ederki asko adierazi digu hori, baita Urruneko hizkuntza izenekoak gure errepublikako hizkuntzarekin dugun enbarazoa edota arazoa ederto aditzera eman ere.

Beñat abiatu berri da literaturaren bidaian, eta hasteko eta behin, bere bagagea —ondo jantzia datorrela esan dut arestian— hustu egin du. Horregatik azaldu zaigu kaxa huts batekin galtzarbean.

Beñatek ez du espero kritika eraikitzailerik jasotzea. “Kasu emak, ez al da eraikitzailea hire iruzkin hau?”, itaundu dit berriz ere barne ahotsak.

Auschwitz-ekoaren ondoren poesia idaztea basakeria ekintza izango zela adierazi zuen Adorno pentsalariak. Harrezkero, mundua erabat aldatu da, edo mundua ez da batere aldatu, diot neronek —Beñaten poesiaren kontraesanekin bat egin nahian edo—. Gaur egun, Auschwitz bat dugu egunero, Bagdaden nahiz Palestinan, baita New York, Madril, Londres zein Marokon ere, aldian-aldian.

Alta bada, Beñatek geure buruarekin jolasteko, olgatzeko eta ironiaz mintzatzeko tarte betea proposatu digu, kaxa hutsa eta betea proposatu digu, iradokitzen, asmatzen, bizitzen… jarraitu ahal izateko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak