kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

31 baioneta / Aitziber Etxeberria / Erein, 2007

Fikzioak kale Aritz Galarraga / Gara, 2007-06-30

Nobela historikoa modan dagoen generoa omen da, aditu, salmenta-zerrenda eta garraio publikoetako ikerketa amateurren arabera behintzat. Narraziogintzan, iraganeko pertsonaia eta gertaera errealekin batera fikziozko elementuak integratzen dituenari esaten zaio nobela historiko, eta gure artean ere, ale gomendagarriak eman ditu azpigenero honek azken garaiotan, ale bakanak, hori bai. Aingeru Epaltzak, esate baterako, Nafarroako erresumaren konkista urteetan girotutako Odolaren mailua dugu eleberri historikoak gurean eman dezakeenaren adibide: Historia eszenatoki soil gisa erabili baino gehiago, garai konkretu baten argi-ilunak maisuki azaltzen ditu, fikziozko pertsonaien eta istorioen argi-ilunekin batera.

Nobela historikoa da 31 baioneta ere, Aitziber Etxeberriaren bigarren literatur lana: 1813ko Donostia hartan girotua, Beatriz fikziozko pertsonaia nagusiaren gorabeherak azaltzen dizkigu narrazioak, Napoleonen tropen menpe eta tropa anglo-portugaldarren erasoa jasatear den hiria eszenatoki. Egoera horretan, bizimodua errotik aldaraziko dion François soldadu frantsesa ezagutuko du Beatrizek, honen pertsonaia antagonikoa dena, bide batez. Hirukia osatzen duen pieza Graziana da, Beatrizen alaba, eta hiru horien artean garatzen dira eleberriko hari eta korapilo nagusiak. Denok dakigu 31 baionetak erreproduzitzen dituen gertaera historikoek zer nolako amaiera izan zuten, Donostiaren erretzearekin eta abar. Eleberri bati, ordea, gehiago eskatu behar zaio, eta honen kasuan fikziozko aldeak huts egin duela esatera ausartuko nintzateke. Saiatuko naiz adierazten irakurle-fikzio kontratua zergatik ez den oraingoan erabat bete.

Etxeberriaren asmoa nabarmentzekoa izan bada ere (giro historiko jakin batean, giza harreman batzuen arteko gorabeherak islatzea) narrazioan zehar aurkitutako zenbait elementuk edozein literatur lanek eskatzen duen irakurketa atsegingarria eta, garrantzitsuagoa dena, sinesgarria oztopatu didate zenbait unetan. Hauexek izan dira, eta laburbiltzen ari naiz: kontaketaren erritmo motela, elipsien erabilera ez beti egokia eta hainbat pasartetan egiantzekotasunarekin izandako arazoak. Esan bezala, akzioaren kontaketa mantso doa batzuetan, mantsoegi nire iritziz. Horren adibide bigarren kapitulua dugu, 35-45 orrialdeak, zehatz hitz egiteko: bertan asko luzatzen da tramite hutsa ez den, baina dezente arindu zitekeen pasartea, azkenerako irakurlearen arreta bereganatu ordez, lausotu egiten baita. Une horretan, agerian geratzen da beste herren bat: irakurleak dedukzioz dakizkien gauzen kontaketa. Narrazioan zehar egindako elipsiek ere zalantza sortu didate irakurketan zehar, batzuetan hain dira luzeak ezen elipsitik bueltan, kontatu ez den horren laburpena egin behar baitu narratzaileak. Liburuaren amaiera aldera esaten zaigu Grazianak egunak daramatzala komentutik ihes eginda eta jarraian narratzaileak kontatu behar digu, laburbilduz, nola iritsi den egoera horretara. Azkenik egiantzekotasunarekin arazotxo batzuk izan ditut, liburuko zenbait pasarte sinesteko lanak: azken korapiloa askatzen duen azken batailarekin gertatu zaidana, adibidez. Horiek horrela, Aitziber Etxeberriaren proposamena erdibidean geratu izanaren sentsazioarekin amaitu dut 31 baionetaren irakurketa, alde batetik giro historikoa eta donostiarrentzat eta ingurukoentzat hain gatazkatsu izan zen garaia jasotzen saiatu bai, baina beste alde batetik fikzioarekin, fikzioari emandako tratamenduarekin huts egin duela iruditu baitzait.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak