kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

31 baioneta / Aitziber Etxeberria / Erein, 2007

Nobela historikoa Javier Rojo / El Correo, 2007-06-27

Aitziber Etxeberriak orain dela urte batzuk idatzi zuen “Tango urdina” izeneko liburu interesgarria. Oraingo honetan berriro ere hurbilketa bat egin du eleberriaren alorrera, nobela historiko batekin hain zuzen. “31 baioneta” du izenburua liburu honek, eta 1813. urtean Independentzia Gerraren inguruan gertatutako Donostiaren setioan kokatuta dago istorioa. Nobela historiko bati suposatzen zaizkion ohiko osagaiak dauzka liburu honek: inguru historiko gatazkatsu batean, pertsonaia arrunt batzuen gorabeherak kontatzen dira, pertsonaia xume hauek gertakari historikoekin harreman zuzena eduki gabe historiaren zurrunbiloak hara-hona eramaten dituelarik. Protagonista emakumea da, Beatriz, eta ezkutatu nahi duen iragan bat dauka. Anbiguetatean murgitzen den soldadu frantses gaiztorik (François) ere ez da falta istorio honetan. Tragikoak izan behar ziren gertakariek, ordea, melodrama itxura hartzen dute. Beraz, “berrikeriarik” gustuko ez duten irakurleen gozamenerako, nobela hau generoaren ildo tradizionalean kokatzen da. Bestaldetik, susmoa dut idazleak batzuetan ahaztu duela XIX. mendearen hasieran, Antzinako Erregimenaren azken arnasetan alegia, gertatzen dela istorioa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak