kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Isturitzetik Tolosan barru / JosAnton Artze / Pamiela, 2007

Isturitzetik Tolosan barru Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-06-17

40 urte eta gero hautsa kendu eta argia ikusi du olerki liburu berezi honek. Abangoardiako liburu garaikidea da zalantza barik; eta pentsatzen dut 40 urte eta gero abangoardiakoa izaten jarraitzen badu, denboratik at bidea egingo duen liburua izango dela. Klasikoa esan nahi diozu? Ba klasikoa. Nire lankide batek esan luke, Ex-tenpore dela.

“Nere ama hil zait lanak itota. Lanaren amoreagatik hil zait / zertarako dan bizitza / jakitera iritxi gabe. / Izeba ere hil da. / Era berdinean hil da izeba.”

Lehenengo argitaratze hura arroztasunez hartu zuten, euskaldungotik urrun zegoen zerbait bailitz. Urteak igarota norbaitek desafasea aurki diezaioke, baina nik uste dut egotekotan berbak idazteko orduan aurkituko niokeela, ez beste ezertan.

“zu / zutaz / zu / zugan / zugan zegoen / zugan zegoen sua / zegoen sua / sua / zuritzen / zu / zuri zu / zure zuria zuritzean / sua / zurituaz zu xuri.”

Ez da bakarrik berbekin jolas egitea, letren moldea aldatzea, cd-ak sartzea, liburu lineala ez izatea finean. Gehiago da.

“Bi kate / biak ebaki beharrezkoak / bat gorputzaren bizitzeko / bestea gogoaren askatzekoa”.

…eta zenbait olerki irakurtzen ari zaren bitartean zeure burua abesten aurki dezakezu. Berrogei urteko kanta al da? eta bai, bada.

Arteola-ren edizioa da ber-argitaratu den hau. Askok duela 40 urte bezala, arrotz hartuko du, “zoro-lana” esango dio askok.

Bidaia bat da; hitzek gidatutako aldats gora eta behera. Zoazen edo zatozen oso argi ez dago, baina axola al du horrek? Bidaiaren gozamena da garrantzitsuena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak