kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Egunero hasten delako / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2007

Klasikoa Jon Kortazar / El País, 2007-06-18

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobela klasikoaren argitalpen berria agertu da. “N” edizioa litzateke hau, berria ez balitz, zahar nahiez eta berri izan nahiez, paradoxaz, sortua.

Bada beste berri pozgarri bat: poltsikoko argitalpena egin dute. Garbi dago euskal edizioaren munduan bigarren zikloa deitzen denak ez duela modu iraunkorrik. Beste argitalpen munduan esan ohi da etorkizuna poltsikoko aleetan datzala, hor negozioak oraindik aurrera egiteko modua duela. Gure mundutxoan ez zegoen poltsikoko alerik, eta izan diren ahaleginak ere ez dira ongi aurrera joan. Baina Erein argitaletxeak atera du sorta berria: “poltsiko.e”, prezio merkean eta bigarren merkatua sortzeko ahaleginean. Bada testuinguru honetan nobela honen argitalpena dugu berria.

Badirudi era bitakoak izan direla aurreko argitalpenetiko aldaketak. Batzuk originaltasunaren alde jo omen dute, eta lehen edizioan agertutakoa berriro bere sorrerara etortzeko egin omen dira: adibidez, berriz jarri dira 19 kapitulu, 20 baitziren bigarren argitalpenetik aurrera, eta gu, besteok, irakurle trebe izan behar genuenak, jakin gabe. Nire apunteen artean maitasun handiz gordetzen dut Joxe Austin Arrietak Deustuko irakasle zenean nobelari buruz egindako azterketa zoragarria. Han ere, 20 kapitulu agertzen dira aztergai.

Beste batzuk, ordea, aldaketa berriak omen dira. Berritsuak neskatxa ezagutzeko egiten dituen ahaleginak, adibidez, nahiz eta aholkulari erne batek ez omen dion utzi berritsuaren irudia nahi zuen beste agertu.

Dena dela edizio berri honek badu perla agerikoa: egilearen hitzaurre zoragarria. Pio Barojak detaileak maite omen zituen, detaile ttipi ñimiñoak, egia izan daitekeenaren isla bezala.

Eta hitzaurre horretan, egile nagusi horrek, Saizarbitoriak, ohi duen bezala bere buruaren metafora nagusia agertu du, bere testuaz arduratua, testuaren sormenaren historia kontatzen digu, bere izaera fantasmaz, iraganaren fantasmaz inguraturik.

Idazteko, mundua ulertzeko, modu berria jaio zen eleberri honekin eta bere garaian irakurri genuenok kutsatuta geratu ginen mundua idazteko, mundua ikusteko modu horrekin. Gero esango dute literaturak ez duela mundua aldatzen. Ez nahi bezala, baina aldatu egiten du!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak