kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

31 baioneta / Aitziber Etxeberria / Erein, 2007

Historiaren hausturak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-06-08

Historia literaturaren oinarri izan daitekeen moduan, literatura ez daiteke historiaren oinarri izan. Literatura literaturaren oinarri izan daiteke, alegia hitzaren oinarri. Historiak, orokorrean harturik, denboraren kronika egin nahi du; baina badira kronika horretan sartzen ez diren, sar ez daitezkeen, gizon-emakumeak. Historia, izan ere, ez da narrazio, ez da gizon-emakume guztien kontaera; irabazleena izan ohi da, gehienetan. Literatura, ordea, hurbil daiteke, historia ez bezala, gizon-emakume sinpleengana, eta haien denbora beregana dezake, bere eginez. Literaturak historiaren historia egiten du, bera zuzenduz batzuetan, berari gizatasuna emanez besteetan.

Aitziber Etxeberriaren liburu honetan historiak berebiziko garrantzia du, baina ez da berez oinarrizko. Iraganean kokatuta dagoen narrazioa da, eta historia antzoki baino ez zaio: eszenategi. Donostian frantsesak daude, Napoleonen soldaduak. Ingelesak eta portugaldarrak, espainolekin batera, hiriaren aurka datoz. Hori da historiaren ingurua, historiak dituen mugak, hauts ez daitezkeen mugak. Baina nobela Grazianaren eta Beatrizen bizitzen narrazioa ere bada, eta Françoisena, eta Donostiako harresien barrutian bizi diren biztanleena. Denek dute, denok dugun bezala, iragan bat; baina Beatrizena ezkutuan dago, eta Françoisena are ezkutuago. Narrazioaren logikari jarraiki, Beatriz eta François elkartu egingo dira, halako batean, eta topaketa horrek libratuko du historia bere haritik.

Nobela entretenigarria da; arazo handirik sortzen ez duen horietakoa. Ezagunak diren kontuen artean ezezagunak zaizkigunak tartekatzeak irudimena lerroz lerro eramaten du, gehiegi desbideratu gabe, hegan jarri gabe. Grazia du testuak, arintasuna dario; eta, jeneroko eleberria denez, misterioa argitzea da testuaren helburua, baina ez bat-batean, poliki-poliki baizik, suspenseari ahalik eta luzeen eutsiz. Amaiera arte ez du irakurleak jakingo zer dagoen ezkutatuta, baina amaiera baino lehenago argituz joango dira zenbait sekretu, pertsonaiekin zerikusia dutenak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak