kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sustrai beltzak / Jon Arretxe / Elea, 2006

Larridura deserosoa Javier Rojo / El Correo, 2007-06-06

Jon Arretxek “Sustrai beltzak” izeneko narrazio bilduma honekin lurralde berri batera hurbildu nahi duela esan daiteke. Orain arte idazleak bidaia liburuetan, gazteen bizitza barregarriak kontatu nahi zituzten narrazioetan eta nobela poliziakoaren parodia ematen zuten nobeletan jarri du arreta. Honetan ordea, beste literatur genero bat aukeratu du. Liburuaren kontrazalean beldurrezko ipuinak direla adierazten zaio irakurleari, baina egia esan, ez zaizkit beldurrezko istorioak iruditu, besteak beste, gaur egun beldurrezko literatura egiteko aukeran dauden osagaiak nahiko ezagunak baitira benetan beldurra emateko. Nire ustez, literatura fantastikotik hurbilago daude narrazio hauek, eta haien asmoa beldurra barik larridura deserosoa sortzea da. Osagaiak nahiko sinpleak dira, baina idazlea trebea da erabiltzean: normaltzat har daitekeen testuinguru batean, testuinguru errealistan alegia, ezinegona sor dezakeen osagai bat agertzen da, eta larridura sortzen du itxuraz fantastikoa den osagai hori ere mundu errealean gertagarria delako. Esate baterako, hiltzaileak diren umeak edota antropofagia bezalako osagaiek ematen diete izaera berezi hori narrazio efektista hauei.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak