kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ergelen nonbrea / J.E. Urrutia / Pamiela, 2006

Estetizismoaren bideak Javier Rojo / El Correo, 2007-05-23

Jose Enrique Urrutia Capeau-k narrazio bilduma bat argitara eman du “Ergelen nonbrea” izenburupean. Bertan agertzen diren narrazioak bi zutabe hauek sostengatzen dituzte: exotismoarekiko zaletasunak eta muturreko estetizismoak. Dudarik gabe, loturik daude, biak ala biak planteamendu estetiko bakarraren ondorioak baitira. Narrazio hauetan idazleak balizko irakurlea aspaldiko garaietara eta urruneko lurraldeetara eraman nahi du, historian eta geografian zehar txango ibiltzeko gonbiteak baitira istorioak. Eguneroko errealitateak narraziorako gai duina eskainiko ez balu bezala, halako gaiak bilatzen dira mundu exotikoetan. Eta gaiaren aldetik aurki dezakegun exotismo hau erraz lotzen da idazkera estetizistarekin. Idazkera honek XVII. mendeko euskal klasikoak gogoratzen ditu, baina narrazio diskurtsoaren barneko arrazoiei erreparatuz gero, ez dago justifikatuta, justifikazio hori diskurtsotik kanpokoa baita, ideia estetikoen alorrekoa. Izan ere ematen du idazleak Flauberten Sallammbô nobelaren ildotik doalarik, modernismoa berpiztu nahi izan duela. Baina Flauberti gertatu zitzaion bezala, narrazioetan dekoratu ikusgarria gehiegi nabarmentzen da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak