kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Markak. Gernika 1937 / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2007

Heriotzaren atzapa-markak Jon Kortazar / El País, 2007-05-21

Aspaldi esana dut. Bernardo Atxagak (Asteasu, 1951) bere literaturaren oinarria definitzeko erabilitako metaforak liluratu egin nau. Bere ustetan bere idazteko moduak badu zerikusirik ehungintzarekin. Goian irudia ikusten dugu, baina azpian korapiloak daude, goiko irudia ehuntzen duten korapiloak.

Teknika horren adibide nagusia da Markak. Gernika 1937 liburua. Ehunaren goialdean agertzen den irudian Gerra (In)Zibilean herri baten triskantza dago; azpian korapiloak, gizakiak heriotzak dakarren ahazmenetik ihes egiteko markak. Metafora zoragarria heriotzak suposatzen duen ahazmenetik ihes egiteko, oroimenari monumentua da lana. Saiakera honek berriro jartzen gaitu idazle nagusiaren eskuaren aurrean.

Teknikak bere narratibarako baino gehiago, iradokizunez beteriko honelako testuentzat balio duela esango nuke.

Ikuspegi antropologiko sakona (Il masso di Bormoren inguruko hausnarketa) hartu abiapuntutzat, eta gero kontakizunarekin baino gehiago poesiarekin loturik dagoen ideien elkarkidetza askea erabili, ipuinak bata bestearen ondoan jarri, herriaren errosario mitologiko bat bailitzan bezala, ezpalak ateratzen joan, eta han kontatu Asu baserriko historia, edo bere aitaren carving-aren bila Estatu Batuetara itzulitako artzainaren marra. Bizitzako anekdotak memoriaren erakusgarri. Literatura ordea, oroimenaren euskarri.

Eta idazleak… idazleak lotsaren berri ematen, César Vallejo, eta Luis Cernuda. Eta Picasso, nola ez? heriotzaren aurkako azken marra pintatzen.

Ideien loturan, irudien loturan, asmamenaren joan etorrian joriago ikusten dut idazlea marren aldeko agertzen denean baino, zeren Gernikaren inguruko gezurretaz ari denean (eta aritu behar zen) makalago ikusten dut irudimena, ez idazlea. Zer esanik ez, Luis Cernudaren bertso joriak mito handiagoa sortzen du propagandak (ajk!) irratitik emandako esaldi tristeak baino.

Saiakera ez da Gernikaz, baizik eta heriotzak sortzen digun memoria beharrez baino. Hildakoak gogoratzeko egiten ditugun markez, eta Gernika heriotza ez ahazteko marka nagusia dugu.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak