kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007

Belaunaldia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-04-27

“Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da”. Honela hasten da Beñat Sarasola gaztearen “Gure belaunaldia” poema. Liburuan, dena dela, bada beste poema bat bere belaunaldiari buruzkoa, edo hala dirudiena, laurogeiko hamarkadaz baita. “Laurogeiko hamarkadakoa naizela diot / mila bederatziehun eta laurogeita lauko udaberrian / nire amak, baikortasunez hordi, bere semea / munduratzeko indar guztiak bildu zituelako”. Belaunaldiaz hitz egitea norberaz hitz egitea da. Egia da norberak ez duela erabakitzen noiz jaioko den, eta egia ere bada norbait mundura ekartzeko ez dela baikortasun amiñi bat ere behar. kontzientziaren lausoa, beharbada; ez dakit. Egia ere bada nor bere buruaren neurriez jabetzean has daitekeela idazten, bere burutik hasi ere eta gero besteengana zabalduz, ahal izanez gero. “Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan”. Belaunaldiaren neurriak (eta mugak) jarrita dauzkala dirudi. Egia da gurasoak (sinbolikoki) akabatu dituzten asko eta asko beren seme-alabek beraiek noiz akabatuko ote dituzten izuz bizi direla, eta komuna hippierik ere ez dela geratzen, eta gaztetan iraultzaile izandako mordoska bat funtzionario dela Jaurlaritzan, alegia gure aitaren etxean, zeina defenditzen baitute… Gainerakoa badakizue.

“Gu iristerako Historia amaiturik zegoen eta, Artea, berriz gure aurrekoek hil zuten”. Egia da belaunaldi bakoitzeko kideek kexa ugari dutela aurreko belaunaldikoen aitzakiaz. Historia beti amaitzen ari den zerbait da, eta beti hasten ari den zerbait ere bai. Bestela ez luke Beñat Sarasolak poemarik idatziko. Ez luke bere belaunaldiaren aldarrikarik egingo, bere tokia non den jakingo ez balu, edo sumatuko ez balu.

Nik, egia esan, ongi ulertzen diodala uste dut. Poesia idaztekotan, hitzen jabe egin behar. Norberak bere hitzak bilatu behar, eta hitzak, ordea, kutsatuta daude gehienak, gure mundu hau bezala.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak