kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007

Zakur kale Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-04-22

Donostiako auzo zehatz batean kokatu ditu ipuinok Harkaitz Zubirik. Norbaiti entzun nion Gros auzoa ezagutzen zutenak oso barruratuta sentituko zirela. Liburua irakurri ostean, baina, Gros eta Donostia azaleko elementuak iruditu zaizkit. Esan nahi dut berdin berdin izan zitezkeela New York eta Queens, edota Helsinki eta Konala.

“Ni zakur zaharra nauk eta ez diat ipuinetan sinesten. Nire lana egiten diat eta kito. Pisu hori zaindu behar dudala. Ondo. Tipo hori babestu. Ederki. Hura egurtu. Konforme. Egun batzuk besteak baino hobeak dituk. Baina hilabete bukaeran sosak. Gainerakoa ez zaidak interesatzen”.

Ulertzen didazu zer esan nahi dizudan?

Liburuan agertutako bizimodu guztien barruetan min txikiak daude; edo handiak, neurria beti norberak ezartzen baitu. Baina egunerokoak isilean atzeko sakeletan sartzen dizkizun hondamendi txikiak dira oreka desorekatzen hasten direnak.

Ezin dut esan pertsonaia bat biziki maite edo gorrotatu dudanik. Irribarreren batek ihes egin dit, tristezia zantzuren bat utzi didate, eta ez dituzten izen-abizenak eman dizkiet.

Ipuin batetik besterako loturak gustatu zaizkit. Ez dute euren artean ezelango zerikusirik, baina badute. Protagonismo absolutoak istorio asko galtzen ditu alferrik, eta nolabait, liburu honek denei eman nahi izan dizkie Warholen hamar minutuak.

Sarera sartu naiz Donostiak zakur kalerik ba ote duen ikusteko… eta zer diren gauzak, ez ei du.

Edo ez dut nik aurkitu.

Egia esaten hasita txakur kale bakarra ezagutzen dut, eta Warholen premia duten pertsonaiez beteta dago.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak