« Maldetan pentsakizunak | Inbentario herrendua »
Espainiaren arimaz / Joxe Azurmendi / Elkar, 2006
Trilogia ahozpez Igor Estankona / Deia, 2007-04-20
Teilatutik hasitako trilogia baten azken liburukia ei da “Espainiaren arimaz”. Lehen atala idatzia du honez gero Zegamako idazleak, Humboldt hizkuntzalariaren ingurukoa. Trilogiaren bigarren zatia “Volksgeist, Herri Gogoa” izango da. Kontzeptu honen gainekoak dira irakurleak “Espainiaren arimaz” honetan aurkituko dituen hainbat gogoeta ere.
Volksgeist edo “herriaren izpiritua”. Alemaniar jatorriko ideia emankor hori ulertzeko, norbere errealitatera ekartzeko eta are, desitxuratzeko, Espainiar intelektualek erabili dituzten argumentu nagusiak desarmatu ditu Joxe Azurmendik obra honetan. Apunte batzuk dira “obra” bat baino gehiago: Unamuno eta Ortega, esate baterako, sakon kritikatzen dira. Hor ageri dira, halaber, Giner de los Ríos, Fernán Caballero eta abar. Beste pentsalari batzuk aipatu baino ez dira egiten. Baina badauka liburu honek nire antzera jantziegi ez daudenentzat abantaila bat: handik hortik hemendik tesira itzultzen da behin eta berriro; espainiar pentsalariek ez daukate eskubiderik inori arrazista, esentzialista edo etnizista deitzeko. Denon antzeko gripeak pasatu ditu euren filosofia sozialak ere, nahiz eta testuinguru historikoak ez diren berdinak izan Espainian, Frantzian, Alemanian, Italian edo gurean.
Termino labainkorrak dira, izan ere, arrazismoa edo etnizismoa lakoak. Hispanitatearen baitan bezala, Europako beste ideia nazionalista asko garai nahasian jaio ziren. Espainiaren kasuan Independentziako Gerra deritzonaren ondoko sasoian. Azurmendirentzat hori kontuan izatea sano garrantzitsua da. Frantziar Ilustrazioak ekarritako haizea frantziar tropen kontrako gerran erdi-barneratu zen Europako leku askotan. Eta gero Volkgeist edo nazionalismo erromantikoaren ideien loraldia iritsi zen, hizkuntzari, herriaren jakintzari eta mitoari lotuagoa. Kontraesan horiek bor-bor zeudenean mamitu ziren beraz espainiar antolakuntza kultural, juridiko eta politikoaren korronte nagusi biak, liberala eta tradizio-zalea.
XIX eta XX. mendeetako Espainiako intelektualak sobera esentzialistak dira Azurmendiren ustez. Eta askotan arrazistak. Ea zer irizten diozun zuk, euskaldun legez hainbeste alditan hori berori entzuna zaren horrek.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez