« J baten kulpaz | Zalditeria gorria »
Enpleguaren arbola / Pablo Sastre / Susa, 2006
Enpleguaren arbola M. Egimendi / Aizu!, 2007-04
Pablo Sastreren nobela honek, nobela baino gehiago, kronika dirudi, Euskal Herrira heldutako etorkin baten bizimoduaren kronika, hain zuzen ere. Baina hori baino gehiago ere bada, gure gizarteko baztertuen bizimoduaren kronika, alegia. Idazleak berak aipatzen ditu liburuaren amaieran “helduleku” izan dituenak: Víctor Hugoren miserableak, agotak, juduak, ijitoak, “Los lunes al sol” filmeko langabetuak… Baina gaia horren garratza izanik, hotz-hotzean dago kontatua istorioa eta irakurtzen jarraitzeko gogoa sortzen du.
Lehenengo pertsonan dago idatzia, protagonistak berak, Mixa izeneko 26 urteko errusiar batek kontatzen baitu bere istorioa, batere sentimentalismorik gabe, gertatzen zaion guztia arrunta balitz bezala. Badirudi ez duela ezerk bere onetik ateratzen eta erabilitako hizkuntza ere horretara egokitzen da: esaldi laburrak, buruan pentsatutako modu berean idatziak.
Hiru zatitan dago egituratuta liburua: hasierako elkarrizketa, pertsonaia ezagutu eta kokatzeko balio duena; Mixak berak kontatutako gorabeherak; eta bukatzeko, Mixaren lagun euskaldunak kontatutakoak. Azken zati hori ere ez da ohiko kontakizuna, pentsamendu idatziak baitira, bata bestearen atzetik datozenak, eta punturik ere behar ez dutenak. Maila altu samarra ez daukan ikaslearentzat nahiko zaila izan daiteke lehen begiratuan, baina puntuazio markak ipintzea ere euskaltegiko ariketa dibertigarria gerta daiteke.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera