kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Goizeko zazpiak / Nora Arbelbide / Elkar, 2006

Goizeko zazpiak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-04-15

Nora Arbelbide kazetaria da. Goizeko zazpiak liburua irakurtzen duenak ez du zertan jakin zein den egilearen ogibidea. Jakiteak, baina, sinesgarritasuna eman liezaioke kazetaritzaren eta kazetarien gaineko hausnarketari. Badakielako, jakin, zertaz ari den, zer esaten ari den, zer kritikatzen ari.

Horixe baita berton aurkituko duzuna; kritika zorrotza baino zorrotzagoa gaur egungo kazetariaren zereginari. “…kazetariak papagaiak dira. Egia da bukaeran galderak pausatzen ahal direla, baina hori ere artifiziala da. Informazioa hastetik buru prentsaurrekoa antolatzen duenak du kontrolatzen, eta ez kazetariak”.

Jasotzailearenganako, hartzailearenganako berbak ere ez dira samurragoak… “Herritarrek merezi dituzten kazetariak dituztela segur nago”.

Bizi ditugun garaiok lerro artean aurkituko dituzu. Mundu mailan eta baita Euskal Herri mailan jazotakoak izenez aldatuak daude; adibidez, “Watergate” kasuaz arituko da, baina “Uragate” izena emango dio berak. Hala ere, hain da identifikagarria…

Lineria izeneko herri bat asmatu du; herri horretan zenbaitek lineraz egiten dute, horixe dute hizkuntza, baina osterantzeko hizkuntzak dira barreiatuago daudenak. Eta bizitza sozial, politiko eta kulturaleko gertakariak hortxe daude. Urruntasun apur batez begiratuak. Larrutuak esan beharko nuke, hain zuzen ere, isilpeko larrutzea etengabekoa baita.

Hasi, Super Zazpiak musika taldearen bahiketarekin. Jarraitu, talde hori sortu duen ekoiztetxearekin, “Gaueko izerdiak biharko izarrak”. Xaloa dirudi kontakizunak, baina hondar mugikorrak ditu, zanpatu egiten zaituztenak.

Aipuz beteriko liburua da. Kazetariak, idazleak, politikariak… denek dute zer esana. Denen erranak dira izugarri interesgarriak. Niri hizkera gustatu zait. Hegoaldeko biztanleentzat sarri beste aldekoa exotikoa begitandu zaigu. Nik aberasgarria dela esango nuke, literaturara ekarritako ipar Euskal Herriko hizkera modernoa, gaur egungoa, gazte batek idatzitakoa. Izugarri eskertu dut.

Azken-azkenak azalaren gainean. Biziki eskertzekoa egin duten ahalegina. Minimalismo hori kolore gabetasuna, eskertzekoa benetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak