kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Maldetan sagarrak / Askoren artean / UEU, 2006

Maldetan pentsakizunak Jon Kortazar / El País, 2007-04-16

Oso liburu eraginkorra, oso interesgarria argitaratu dute Ibon Egañak eta Edu Zelaietak, Baionan 2005. urtean, Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroaren barnean emandako Euskal gatazka euskal literaturan gaian oinarrituz.

Lehenago ere Ibon Egañak emanak zituen gaiari buruzko zertzelada batzuk Cuadernos de Alzate aldizkarian argitaraturiko artikulu batean. Gaurkotasuna eta egokitasuna ezin zaizkio ukatu gaiari. Argia ekartzeko gogoa ere ez.

Liburuaren lehenengo balioa idazleei eurei hitza emateko egin den aukeran datza. Idazleek hausnartzen dute gaia eta adierazten zergatik bai eta zergatik ez. Alabaina, ez da zalantzarik ahotsak desberdinak izanda oso maila desberdinekoak direla hemen agertzen diren proposamenak.

Nire iritzi ahulean, azpimarratu beharreko da Harkaitz Canok egiten duen hurbilketa, idazle izaeratik egindakoa, osoa, sentsibilitatez betea, eta gaiaren inguruan baino gehiago idazleak bere profesiotik gaiari egin behar dion adierazpenari buruzkoa. Era berean, ausarta da Jokin Muñozen proposamena, eta dirudienez, liburu osoaren sua piztu zuena, nahiz eta Baionan irakurria izan ez. Mikel Hernandez Abaituarena ere aipatuko nuke, aspaldi erabiltzen duen autobiografian oinarrituz eraikitzen duelarik bizitzatik hurbil dagoen mundu bat.

Egia da, eta hizlari batek baino gehiagok adierazi du, ezin dela oso garbi azaldu zer ote den gatazka edo nola defini dezakegun, eta definiziorik gabe badoa ere, uste dut denak ulertzen dugula zertaz ari garen: ETAz hain zuzen, eta hark gure literaturan duen, edo behar lukeen eraginaz eta presentziaz, dela zeharbidez, dela zuzenbidez.

Hemen kokatzen du arazoa Ibon Egañak bere aurkezpenean, bere sarrera interesgarriaren bukaeran Zalantza gaia tratatzerakoan, eta garbi azaltzerakoan: “Literaturak berarekin dakar zalantzarako joera”.

Aspaldian hasi zen gaiaren inguruko lana gurean (nola ahaztu Ramon Saizarbitoria, nola gogotik kendu Mario Onaindia, Anjel Lertxundiren lehen narrazioak?). Liburuak gaur-gaurko usaina dakar gure bizitzan eragina duen historiari buruz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak