kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Beñat Dardo / Joxan Oiz / Susa, 2006

Bizitza eta historia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-04-06

Nola kontatu historia bat, bera ezaguna denean? Eta, egia esatera, kontatzen diren historia asko ezagunak dira, neurri batez bederen. Dena dela, beti izaten da alderdiren bat edo beste ezezaguna, ezagutzaren begietatik aparte samar geratzen dena, argirik gabe, edo ilunpe osoan. Historia eta bizitza antzekoak dira, neurri batez. Zenbat eta bizitzaz gehiago dakigula uste eta orduan eta kaskarragoa gure jakintza. Agerikoa finkatzen zaigula sinetsi eta horrek ere ihes egiten digu, gelditzeke. Historia bat ezaguna denean, xehetasunei lotzen zaie historia hori taxuz kontatu nahi duen narratzailea. Bizitzak ere, askotan, narrazioaren legeei egiten die men.

Etxepareren bizitzako pasarterik gehienak, edo nagusienak, ezagunak direlakoan bizi gara. Etxepare, pertsonaia literarioaz aparte, heroia baita, gure letren heroia, heroi ezagun eta goraipatua. Ez zaio gertatzen heroi ezezagunei gertatzen zaiena. Oroitarria ipintzen zaie gainean eta anonimatua azpian, edo alderantziz, ez dakit.

Joxan Oizek eleberri interesgarria idatzi du, Etxepare pertsonaiatzat harturik. Interesgarria diot, Etxepare bizi izandako garaia ederki ekarri baitu orriotara. Gerra ondorengo denboraldia da bera, sinesmenak oro kolokan jarri direnekoa, erregeekiko leialtasunak barne. Mugako garaia da; Erdi Aroa amaitzen ari da, eta beste zerbait berrigoa hazten, inork ez dakielarik zertan den edo zertan izango den. Inprentaren sorrerak munduaren ikuspegia aldaraziko du. Letra idatziak ezpataren indarra hartuko du poliki, eta letragizonak, gerlariak bezain arriskutsu bilakatuko dira, denbora aurrera ahala.

Garazi herria mugako herria izan zen, eta jabe bat baino gehiago ezagutu zituen. Etxepare ere mugako gizona izan zen, oin bat iraganean eta bestea geroan pausaturik baitzituen. Herri kantutegiari beha, kantutegia berria sortu zuen, Linguae Vasconum Primitiae. Bada liburuan pasarte bat aski esanguratsua. Zenbaitzuek bere bertsoak hartu eta lau haizetara zabaldu dituztela jakiten du Etxeparek, alegia plagiatu egin dutela. Ez zaio besterik bururatzen plagiatzaileak zigortzea baino. Oso modernoa, bai. Modernoegia, agian.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak