kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007

Nireak eta zureak Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-03-24

Liburu bat irakurterraztzat jotzen bada, badirudi ez dela liburu ona, edo ez onegia, behinik behin. Katixa Agirrek biak uztartzea lortu du, erraz irakurtzen den liburu ona osatuz.

Zer da ona izatea? Zein irizpide erabiltzen ditu tipo honek hori esateko? Nire irizpidea sinplea bezain zehatza da, gustatu egin zait. Gustura aritu naiz Sua falta zaigu leitzen eta horren errua Katixak kontatu dituen istorioetan bilatu behar da. Uste dut sekretua gertutasunean dagoela, hots, gertu sentitu ditut istorioak, kasik nireak izan daitezkeela iruditu zait, hau da, so egin beharrean arre eginez gero, ni nintzateke protagonista.

Izan ere, nork ez du gogoan lehen zigarroa erre zuenekoa? Edo nor ez da mintzatu giro ezezagun bateko leku ezezagun bateko ezezagun batekin? Nork ez du txikitan bihotza urradura sortu zuen hura beste norbaiten eskuari heltzen ikusi? Nork ez du jende bitxia ezagutu, non eta kanping batean? Nor ez da gogaitu asteburu bat sekula aukeratuko ez lukeenarekin igaroz? Nor ez da norberaren adinetik aspaldi igaro zenarekin fijatu? Eta nork ez ditu maitasun sekretuak, ametsetan gauzatzen direnak, fantasiak ekartzen dituenak?

Agian ez duzu zigarrorik deus erre eta giro ezezagunetan sekula ez zara egokitu. Apika bihotza urratu zizunari eusten diozu eskua eta ez duzu jende bitxirik izan inguruan. Beharbada beti ezetz esango diozu gogoko ez duzun jendeari eta baliteke baita zu baino zaharrago den inorekiko erakarpenik sentitu ez izana eta gainera inoiz ez duzu fantasiazko amodiorik izan.

Egunero gerta daitezkeen istorioak dira beraz, zure etxeko atariaren aurrean oraintxe gertatzen ari dena, zure herritik kilometro gutxira dagoen kanping hartan gertatzen ari dena eta zure bizilagunari atzo goizean gertatu zitzaiona eta zuri ere duela gutxi gertatu zaizuna edo bigarren multzoan zaude? Hala bada, sua falta zaigu.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak