« Google Earth | Gerra »
Euskal Hiria sutan / Xabier Montoia / Elkar, 2006
Narrazioen alfabetoa Javier Rojo / El Correo, 2007-03-14
Xabier Montoiak “Euskal hiria sutan” izeneko narrazio liburuan egitasmo anbiziotsu bati ekin nahi izan diola esan daiteke. Alfabetoaren letrak bezainbeste narrazioren bidez, Euskal Herriaren irudi osoa eskaini nahi izan duela ematen du, narrazioak puzzle baten zatiak balira bezala. Egoera desberdinak, ikuspuntu desberdinak, kontamolde desberdinak agertzen zaizkigu narrazioetan, baina zeharo beregainak diren arren, badago guztietan errepikatzen den puntu bat. Pertsonaiak, zein ere den bakoitzaren egoera edo ikuspuntua, beren bizitzetan zauri mingarri moduan agertzen zaizkien hutsuneen aurrean aurkitzen dira. Batzuetan aurre egingo diete hutsune hauei eta garaipen txikia lortuko dutela ematen du, bestetan, egoerak gainditzen du pertsonaia. Baina lehenengo kasua gertatzen denean ere, garaipen txikia itxurazkoa baino ez da izango, desesperantzaren sentimendua nagusitzen baita narrazio hauetan, ustezko garaipenean ere pertsonaiak galtzaile suertatzen direlako. Idazkera desberdinak erabiltzeko ahalegina ere aipagarria da, eta narrazio guztietan gorengo maila batera heltzen ez bada ere, osotasunean liburua interesgarria iruditu zait oso.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez