kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Lazarraga / Ernazimentua euskaraz / Pruden Gartzia / Pamiela, 2005

Zenbait xenda Lazarragarenganako bidean Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-03

Entzun al duzu Joan Perez de Lazarraga izena inoiz? Izan al duzu XVI. mendeko gizon ilustratu honen ibileren berri? Ba al dakizu arabarra eta euskal letratua izan zela? Duela pare bat urte, prentsak ezagutarazi zuenaz gainera, Patri Urkizuren edizioa eskuratu nuen, berriki Pruden Gartziarena. Ez da sekula berant.

Ez da sekula berant liburu bati heltzeko. Patri Urkizurena irakurri, egilearekin solastatu eta paperean nire gogoetak hustuko ote nituen ibili nintzela akordatzen naiz. Literatur zale hurbileko batek, nolabaiteko iradokizuna egin zidan Lazarragaren lanaz zerbait idazteko. Zerbait egiteko asmoa ukan banuela akordatzen naiz, baina hutsean geratu zitzaidan nonbait.

Pruden Gartzia-rena irakurri eta are osatuagoa nago Lazarragari buruzko nondik norakoen eta ibiliren gainean. Nor ote? 1567 aldean Montemayorren testua imitatuz artzain nobela idatzi zuena. Euskarazko lehen nobela izan daitekeena. Eta ez zen elizgizona. Hara aurkikuntza!

Borja Aginagaldek aurkitua da Dianea & Koplak nobela, non eta Madrilen. Norena euskarazko testu bat, eta gaur egun euskaltasuna ukatzen zaien arabar batena, Joan Perez de Lazarragarena. Ez zen herritar xehea, baina ez zuen eliztar izan beharrik idazteko. Larreko dorretxeko jauna zen, Jauntxo euskalduna.

Lazarragatarrak erregearen zerbitzuko leinukoak ziren, Oñatin, Agurain eta Zalduondon errotuak. Esteban Garibai arrasatear historialari eta kronikagilea Lazarragaren leinukoa eta senidea izaki. Oñatiarra dugu, halaber, Pruden Gartzia historialaria eta egun ekarri dudan liburuaren egilea.

Egileak dioskunez, puzzle bat eskaini digu. XVI. mendean euskal ernazimendu baten hastapena izan zelakoan dago Pruden Gartzia. Historialari den aldetik, Euskal Herria Filologo Herria irizten du Gartziak, eta hartara kritikatu ere.

Araba, oi Araba lehen atalean —Gorka Knörr-en kanta gogoan nik— bihotz-mina ekarri digu Prudenek, baita ekarri ere Lazarragaren ibil moldeak hizpidera, espainiar nazionalismoa zorrotz eta estu hartzeko. Larrea Burgos baino hobea, Toledoren kidea atsotitza oso argigarria zaigu Lazarragaren garaia ulertzeko, Euskal Herriko jaunak eta Gorteetako giroa ulertzeko. Berau dugu bigarren atalaren izenburua. Esteban de Garibai dugu peskiza horietan lagunkide.

Lazarraga, Garibai eta Leizarraga: Euskararen hiru bideak Ernazimenduan. Horra Pruden Gartziak seinalatzen dizkigun bideak. Bidaideak joanak ziren, baita joan ere Julio Caro Baroja eta Koldo Mitxelena. Gure herrien ibilerak ulertzeko orain gutxi arteko ibiltari jakintsuak. Bien bitartez, egokia eta ederra Pruden Gartziak eskainitako bidea. Badaude beste bidaide batzuk, tarteka. Gartziak besteak beste Joxe Azurmendi du bidaide eta gogaide espainiar nazionalismoa aztertzeko, baita euskal nazionalismoa ere. Horretan maisu Zegamako Joxe Azurmendi.

Lazarraga eta Cervantes azkenik. Atal interesgarria. Eskuarki ez gara, ez, euskaldunok ondo moldatu espainiarrekin, Gortearekin esan nahi dut. Alabaina, horren gaizki ere ez, antza. Liburuan irakurritakoa lekuko.

Hara, nik zenbait xenda eskaini dizut, irakurle lagun hori. Egunen batean, Lazarraga historiaren ikuspegitik ezezik, agian ikuspegi literariotik edo filologikotik —ausardia dohainik da-eta— aztertuko dudan esperantzan. Hala biz!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak