« Heriotza eta jaiotza | Bizitza badoa? »
Bestiarioa. Hilerrikoiak / Karlos Linazasoro / Elkar, 2006
Bestiarioa. Hilerrikoiak M. Egimendi / Aizu!, 2007-03
Bada denetarik gertatzen zaion jendea, baina ez da patu hutsa, jende horrek jarrera irekia izaten baitu askotan denetarik gerta dakion. Pertsona horietako bat da liburu honetako protagonista, supermerkatuan amonatxo bati gurdiko txanpona lapurtzeko edo auzokoa igogailuan harrapatuta uzteko gai den liburuzaina.
Karlos, ordea, eszedentzian dago, 50 urte dituela bere autobiografia idatzi nahian baitabil. Baina ezin du, beti jazotzen baitzaio lanean jartzea galarazten dion zerbait, benetako arrazoia edo aitzakia hutsa. Eskerrak senarra errealitatera itzularazten ederki asmatzen duen emazte praktikoa daukan!
Hasiera batean, irakurketan erabat murgildu arte, harritu egiten da irakurlea horrenbeste xelebrekeriarekin, baina behin erritmoa hartuta, hurrengo ustekabearen bila jotzen du irrikaz, “zer gertatuko ote zaio hurrena Karlosi?” bere buruari galdetuz. Eta istorioak ez du hutsik egiten, Karlosek inguruan bera bezain xelebrea den norbait aurkitu eta pasarte bitxiren bateko protagonista bihurtzeko ahalmena edukiko baitu berriro ere. Protagonista nahiko patetiko batekin kontakizun dibertigarria, arina, freskoa, esperpento kutsukoa, ironikoa… osatu du Linazasorok liburu honetan. Nola geratuko ote litzateke antzezlan bilakatuta? Esketx barregarririk behintzat ez litzateke faltako… Baina ez egon horren zain: irakurri eta gozatu!
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo