kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kontu-jaten / Arantxa Iturbe / Alberdania, 2006

Oihartzuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-03-02

Emakumeak ez du gehiegitan idatzi bere historia, baina horrek ez du esan nahi historiarik egin ez duenik, historian ematen zaion zentzu dogmatiko eta linealari dagokionez, bederen. Historia pairatuz egin du historia, gizarteko beste sail eta klase askok bezala, historiak berak zapuztu dituen sail eta klaseak bezala. Ez dago kontu handirik historian, baina kontu handiz ibiltzekoa da bera, kontu handiz eta haren nondik norakoak zainduz.

Emakumeak hizketan ari direla azaldu ditu Arantxa Iturbek liburu honetan. Hori da nire iritzian liburuak duen garrantzirik handiena. Baina esan dezadan emakumeak hizketan aritze hon topikoa dela, askotan. Emakumeak, izan ere, duela gutxi ikasi du hitz egin daitekeela emakumeen batzarretatik aparte. Topikoa da, Aristofanesen garaitik hona, emakumeen kontura eta bizkar barre egiteko eta algaran aritzeko saio sasi-txantxetakoa. Emakuumeak emakumeen artean ari denean ez baitu gizonezkoen artean ari denean bezala hitz egiten. Gizonak ere ez, noski, ez baitu (orokorki ari naiz) gizonezkoen artetik sakabanatzen dutenean hizketan asmatzen. Gizona emakumeen artean bada, nor den erakutsi nahi izaten du, harrokeriaren haizeak mihia hanpatuta eta burua berotuta. Eta gizona haurren artean bada, bere autoritatea erakutsi nahi izaten du. Gizonak erakutsi behar du; emakumeak ezkutatu. Gizona soinua da, zarata; emakumea, oihartzuna. Gizonaren denbora lineala da; zirkularra, ordea, enakumearena. Emakumea gizonaren oihartzuma da, gehiegitan; gutxitan bere buruarena.

Oihartzuna da, hain zuzen, liburu hau osatzen duten narrazioen funtsa. Zentzu orokorrean diot, Walter Benjaminek “narrazio” hitzan eman zion zentzu bera erabiliz. Bere buruaren oihartzun da, bere buruaren errepika, bere buruaren baieztapen alai eta zentzuduna. Horregatik dute narraziook bizitasun antzinakoa, denboraren hastapenetan bageunde bezala, soinuak eta oihartzunak, hizkuntzaz ez ezik, hizkuntzan ere bereizirik zeudenean bezala. Hitza emakumearena ere bazenean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak