kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euskal Hiria sutan / Xabier Montoia / Elkar, 2006

Literatura, noski Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-02-16

Nik uste nuen zilegi dakidakeena eta etiko zaidana ezberdinak zirela, niri etiko dakidakeena eta zilegi zaidana ezberdinak diren bezala. Bistan da ezetz eta damu naiz lehenago ez ohartuaz. Damu, Aristotelesen eta Platonen liburuak bota baititut harrika kalera. Norbaitek ba al daki zer soinu egiten duen liburu filosofiko batek euriak busti duen kalea jotzean? Plisti. Papera asfaltoaren aurka, eta asfaltoa euriaren bide, eta nik uste nuena eta nik dakidana biak batera errekara. Ez dakit zer egin Savaterren liburuekin. Beharbada Xabier Montoiarentzat gordeko ditut, liburuko pertsonaien artean kokatu baitu bera. Zer doinu egingo ote dute Savaterren liburuek lurra jotzean? Plasta. Irekiko ote dira tximeleten itxura hartuz. Bai? Ez? Hauxe sentimenduen anabasa trinkoa eta mataza askaezina. Eta nik uste zilegi den oro ez dela etiko, eta etiko den oro zilegi ez! Nondik begiratzen den, ez al da hala? Zilegitasuna edo etikotasuna, bietako zein da gure izaeran nagusi? Zilegitasunaren etikotasuna? Etikotasunaren zilegitasuna?

Adibide bat. Eman dezagun ni ez naizen beste idazle batek Xabier Montoia izeneko pertsonaia asmatzen duela eta beste pertsonaien artean ipintzen duela bera, historiaren barruan, eta historiaren partaide. Eman dezagun Xabier Montoia izeneko pertsonaiak Xabier Montoia izeneko gizon benetakoaren antza duela, eta ni ez naizen idazle horrek (ez baita nire estiloa, dudan irakurle-klubekoek ongitxo dakitenez) ustezko narrazioa erabiltzen duela Xabier Montoia benetakoa iraintzeko, jipoitzeko, laidotzeko, zapuzteko. Inork ez du esango literaturaren ikuspuntutik zilegi ez denik, izan ere literaturan dena da zilegi, baita penagarri idaztea ere, baina batek baino gehiagok (zilegi zait pentsatzea) ez du etikotzat joko. Zilegi ere bazait ustea benetako Xabier Montoiak balizko idazle horren ama eta beren haragizko zerbitzuak diru truk eskaintzen duten emakumeen lanbide zilegia elkartuko dituela, irudimenean ez ezik, ahoan ere bai. Gakoa hor: egia noiz da gezur, eta gezurra noiz egia? Euskal hiria ala euskal idia? Hiriarena ala idiarena jo? Literatura, noski.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak