kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kutsidazu, berriz, Ixabel / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 2006

Kutsidazu, berriz, Ixabel M. Egimendi / Aizu!, 2007-02

Berriz etorri zaizkigu liburu formatuan Ixabel eta Juan Martin, euskal giroko bikote ezagunenetako bat. 1994an osatu zuten bikotea Kutsidazu bidea, Ixabel eleberriaren orrialdeetan, eta harrezkero neska baserritarrak eta mutil kalekumeak gorputza eta aurpegia ere izan dute antzerkia eta zinemari esker. Lehenengo eleberri hura barre algaraka irakurri ondoren, gauza bera gertatu zitzaigun istorioa antzoki eta zinema aretoetan ikusi genuenean.

Eta irri egiten jarraitzeko asmoz jaso dugu pozik bigarren eleberria. Honekin ere egiten da barre, baina agian zerbait gehiago espero zitekeen, bigarren eleberri hau lehenengoa bezala bukatzen baita ia-ia, Juan Martinen udaldia pixka bat luzatu eta Donostiarako bidean jartzen denean, alegia. Hau da, istorioak ez du aurrera egiten, eta irakurlea Ixabel Donostiara ikastera joaten denean gertatuko denaren zain geratzen da berriro ere, aurreko nobelaren bukaeran bezala. Amaiera hau, gainera, oso irekia da, badirudi Sagastizabalen burutik behintzat pasatu egin dela bikote honen komeriekin trilogia bat osatzea. Egingo balu, gustura hartuko genuke, baina horrek nobela ezberdin bat eskatuko luke, baserri giroa utzi eta hirirako jauzia egingo lukeena, pertsonaia berri eta guzti. Dena dela, Juan Martin ere berria izango litzateke kasu horretan eta, agian, ez hain dibertigarria.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak