« Hildakoen bakea | Amodioa eta ihesa »
Sex abaroa / Paddy Rekalde / Txalaparta, 2000
Sex abaroa Koldobika Ezberdin / Putz, 2001-02
Lehenik eta behin, Putzekoek -kriterio onez- hemen idazteko eman didaten aukera eskertu nahi nuke, elizgizonok Jainkoaren hitza mundu terrenalean barreiatzea baitugu egiteko eta xede nagusi. Jende xumea pekatuaren arriskuez ohartaraztea ez da inoiz izan lan txikia, are gutxiago baloreen dekadentzia arria bizi dugun garaiotan. Txoko hau, beraz, pekatuen garbitzeko ahaleginean erabiliko dut aurrerantzean.
Oraingoan dakarkizuedan liburua Paddy Rekalde ezizenpean eskutatzen den demonino ankerrak idatzi du. Izenburuak berak ezin hobeto islatzen du barruko mamiaren lohikeria: “Sex abaroa”. Zinez diotsuet, ez da liburuan orrialderik fede oneko gizon-emaztekion gaitzespen erabatekoa merezi ez duenik. Luze jardun dut liburuari darion lohi eta zikinkeria aztertzen. Hamaika aldiz miatu ditut liburuko azken zoko-bazterrak, eta konturatu naiz haragizko pekatuan erortzeko gonbitea behin eta berriro, etengabe errepikatzen dela Luziferrek berak nekez sinatuko lituzkeen poesia tankerako lerro hauetan guztietan zehar. Argazkiak ere instantean sutaratzeko modukoak dira. Lotsa, tristura etsia baino ez diote eragingo giristino zintzoari. Ene arimari negar-malkoak darizkio.
Kristautasunak erro sakonak bota dituen Euskal Herri honetan argitaratu izanak larritasun handiagoa eransten dio berriro izendatzea merezi ez duen liburu honi. Txalaparta argitaletxeak izan duen erantzunkizun handia ezin inola ere ahanzturaren eremuan kokatu. Nola argitara daiteke horrelakorik gure artean? Non dira horrelakorik gerta ez dadin erne egon beharko luketen agintari eta erakundeak? Euskaldunon izen, izan eta senaren prestijioa dago jokuan. Arazoaren tamainak marka guztiak hautsi ditu oraingoan, jaun-andre agurgarriok. Degradazio moralean lerratu nahi ez dugunok gogor egin behar dugu horrelako liburuak ez daitezen inoren eskuetan eror. Izan bitez orriok errauts!
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez