kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gela ilunetik / Ana Urkiza / Egan - Hiria, 2000

Lehorreratutako itsastarraren gogoetak Pilar Iparragirre / Argia, 2001-03-04

Ondarrutarra, Mutrikun bizi izana eta orain Donostiara etorria dugu Ana Urkiza, “Gela Ilunetik” poesia liburuaren egilea. Ezaguna zen jada Ana Urkiza, bere iritzi artikulu eta azterketa literarioengatik, baina hauxe da bere lehen poesia bilduma, non idazlea imajinatzen den goizaldean, gela ilun batean, leihotik sartzen zaion argia edo flexo txiki bat lagun duela, bizitzak eman dion ezagutza edo eskarmentuari buruz gogoetak egiten, esperientziak hausnartzen, egindakoak eta egin gabe utzitakoak errepasatzen, bere burua aurkitzen azken batean. Izan ere, Ana Urkizarentzat, poesia sentsazio laburren deskribapena da edo beren laburtasunean, osotasunaren ordezko sinbolo. Baina sentsaziotik sentsaziora denbora dago tartean, esperientzia ezberdinak, sentipen ugari… Poema bakoitza bulkada bat da, eta poemarioa bulkada aro bat. Bere ibilbidean, denboraren joan etengabea, bakardadea, maitasun eza, heriotza eta norabiderik eza ditu egileak kezka. Arrisku eta segurtasun ezaren irudi, kalea, gaua eta abulia erabili ditu. Babesa, berriz, bere gelan, gortina atzetik zelatan egotean eta bere barruarekin hitz egitean aurkitu du, itsasoa, zerua, ilargia, izarrak, gaua eta eguna zituelarik lagun.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak