kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Apaizac obeto / Jon Maia / Elkar, 2006

Nabigazioaren kronika Jon Kortazar / El País, 2007-02-05

Gazteak ginenean Caja Laboraleko egutegiek berebiziko eragina izan zuten euskal identitateren, eta neurri berean euskal literaturaren agerpena egiteko orduan. Egiguren anaien argazkien bidez, errealitate sublimatua agertzen zen gure begien aurrean. Eta bide berbera erabiliz euskal literaturaren aurpegiak erakutsi zizkiguten. Horien bidez ezagutu genituen hainbat izen berezi: Bitoriano Gandiaga edo Koldo Mitxelena. Garai joanak dira haiek.

Aurton Elkarrek Jon Maiaren (Urretxu, 1972) Aipazac obeto liburuko irudiak aukeratu ditu bere egutegia hornitzeko asmoz. Apaizac obeto nabigazio baten kronika da. Baina liburuaz gain jarrera editorial baten erakusgarria ere bai. Alde industriala begiratuz gero, gazteleraz ematen ziren “euskal gaiak” tankerako moldeak euskaraz emateko ahalegina da, argitalpen duin eta diseinu zaindu baten bidez. Edizio arloan produktu ez ohikoak eratzeko ahalegin berezia eta oso interesgarria. Ez da agian liburu ederrak argitaratzeko Elkarrek egiten duen lehen saioa. Iaz, adibidez, Ane Albisuren Atondu. XXI. Menderako proposamena, euskal janzkera tradizionala gaurkotzeko proposamena, alegia, eman zuen argitara. Esanguratsua da, baina, sail berean bost liburu frantsesez eman ondoren euskarazkoa agertu zela, liburu nagusien alorrean ere euskarak bere tokia duela erakusten duelarik.

Liburu gisa Maiak kronika interesgarria egin dio Albaola Elkartearen proiektuari. Hain zuzen ere XVI. eta XVII. mendeetan balea hartzera joan ziren euskal marinelen bidaia errepikatzeko asmoari. Quebecetik irten eta Red Bayrainoko bidaia egin zuten garaietako ontziak, jantziak eta teknikak erabiliz.

Bidaiaren kronika zehatza da, deskribapena nagusitzen delarik, eta kronikaren inguruan euskaldunek Kanadako itsas aldeetan egindako eta utzitako historiari erreparatuz, beti ere zuzen eta era didaktikoan, espedizioa historia ikasteko aitzakia bihurtzen delarik. Nik, egia esan, mapa faltan bota dut liburuan, erreferentziak, noizbait, urrutikoak egin zaizkidalarik. Baina liburuak garbi uzten du bere asmoa: Euskaldunen historiaz batera inguru haietan diren herrialde galduen historiaz jabetzeko eskaintza. Deskribapena da nagusi eta paisaiaren edertasunari lagun egiten dio prosaren edertasunak, nahiz eta egunerokoak asko mugatzen duen kontaketaren erritmoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak