« Pereirak dioenez | Historiaren istorioa »
Txokotik zabalera / Dabid Anaut / Alberdania, 2006
Euskalgintza dela-eta Javier Rojo / El Correo, 2007-01-17
Saiakeraren itxurapean idatzi du Dabid Anautek “Txokotik zabalera” izenburua duen liburu hau. Euskalgintzaren inguruan gertatzen diren kontraesanak azalean jartzeko burutu du liburua, baina azken bolada honetan ikusi ohi den bezala, gaia umorez jorratzea erabaki du idazleak. Batzuetan ondo dago honelako gaie, umorea lagun, transzendentzia pixka bat kentzea baina badirudi euskal idazleen artean muturreko bi jarrera baizik ez dagoela: gaiak erlijioaren mugan dagoen seriotasun transzendetalarekin erabiltzea edo nahiko konplazientea dirudien autoparodiara jotzea. Bigarrena aukeratu du Dabid Anautek. Egia da euskalgintzaren alorrean askotan gauza xelebreak gertatzen direla eta liburuan ere esaten denez badirudiela euskalgintzan aritzen direnak eta beste guztiak mundu banatan bizi direla. Euskalgintza unibertsoaren ardatza baita lehenengoentzat, besteentzat existitu ere egiten ez den jarduera. Gauzak horrela, idazlea gaia pixka bat urrunetik ikusten saiatu da, baina benetan zirikatzailea izan nahi bazuen askoz urrunago jarri behar zela uste dut, entomologoarena egin behar zuela, alegia. Orduan bai, umore mota horrek efektu berezia lortuko luke euskaldunen belarrietan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera