kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kutsidazu berriz, Ixabel / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 2006

Berriro baserrira Javier Rojo / El Correo, 2007-01-10

Aspalditik ezagutzen dugu Joxean Sagastizabal, gehienbat “Kutsidazu bidea, Ixabel” nobelari esker. Lan honek aurten izan duen arrakasta berria aprobetxatuz jarraipena egin nahi izan dio, izenburua ere aurrekoaren ildotik doalarik: “Kutsidazu berriz, Ixabel”. Bestea amaitzen zen puntu berberean hasten da, protagonistak baserritik alde egiten duenean. Momentu horretan bueltatzea erabakitzen du bere maitearekin elkartzeko. Lehenengo nobela probokatzailea zen. Nazionalismo baten ikuspuntutik idealizatuegia zegoen baserria desmitifikatu nahi izan zuen umore gordinaren bidez. Alde horretatik begiratuta interesgarria eta guzti izan zitekeen liburua. Honetan, ordea, ez dago zer desmitifikaturik, eta burlaren forman agertzen den umorea baizik ez da gelditu, batez ere gehiegikerian eta hizkuntzen erabilera desberdinetan oinarritutako umorea. Nobelak, bestaldetik, ez du ia argumenturik, eta egoera absurdo ustez barregarrien segida besterik ez du eskaintzen. Liburuaren egileak telebistan askotan ikus ditzakegun umore programen bideari jarraitu nahi izan dio. Eta halakoxe liburua sortu zaio: irakurri bezain laster ahazten den horietakoa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak