kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gutiziak / Askoren artean / Txalaparta, 2000

Aniztasunezko muturrekoa Jon Benito / Gara, 2001-02-24

Berandu gatoz lan hau aipatzera eta hitzik gabe geratu gara, ezer berririk esateko. Lehendik ere asko hitz egin delako liburu honi buruz. Horregatik eta hau tarte laburra dugulako, esan behar diren hainbat gauza esateko egingo ditugu aipamen labur zenbait.

Ez da halako antologia baten aurrean aurkitzen garen lehen aldia. Berezitasun nagusia, emakumeena dela honakoa, euskal emakumeena, euskal emakumezko idazleena. Indibidualtasunetik atera eta literatura kolektiboan edo talde lan gisa erakutsi digute literatura.

Eta, antologia orotan bezala, egile anitz eta irakurtzeko asko. Ni asko, gu bat osatzeko. Liburu mardula dugulako hau. Espeziala, ezuste atsegina dugu, orain arte gizonezkoek jokatzen zutelako gehiengoan literaturaren esparrua, kasu urri baina, aldi berean, bikain batzuk kenduta. Horien artean, guztiok oroitzen ditugun Arantxa Urretabizkaia, Amaia Lasa, Itxaro Borda, Mariasun Landa, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra eta Arantxa Iturbe. Eta emakumeek beren bidea egiten dutela eta egingo dutela erakutsi zaigu hala. Gurarien eta egiteen adierazle dugu beraz.

Harrien azpiko idazleak ezagutzeko balio izan du, besteak beste, antologia honek. Tiraderetatik atera ez diren testuak ezagutzeko. Ezagutzen ez genituen hainbat idazle ezagutarazi baitizkigu. Liburuan aurkitzen ditugun idazleen artean denetarik dagoelako, ezagutzen ditugunak eta ezagutzen ez ditugunak. Hasiberriak eta denboraldi luze batez euren lanik irakurri ez diegunak. Esparru eta lurralde guzietako emakumeak.

Gutiziak aipatu ditugu, horren karietara datozkigu, bada, idazleak. Antologia orotan bezala, era guzietako lanak, luzeak eta laburrak, estilo eta kalitate ezberdinetakoak, biltzen direlarik.

Ustekabeak ere aurki daitezke, horregatik merezi dute antologiek. Etengabeko berriz hastearen sentsazioa geratzen zaigulako. Ipuin bat idazlea juzgatzeko gutxitxo bada ere, liburuak emakumeen literatura ezaugarri zehatz batzuetan koka daitekeela diotenei muturreko galanta emateko balio duela aipatzen ahal da.

Aniztasuna dutelako ezaugarri nagusi. Aniztasuna, baina, esparru guzietara zabaltzen da, gaiari edo kalitateari begira. Ederrak dira, batez ere, Aurelia Arkotxaren “Marko Poloren ametsa”, Pili Kaltzadaren “Ilargiak gela barrura irrist egin zuelako” eta Miren Agur Meaberen “Azken gutizia”, lanen batzuk aipatzearren.

Euren helburuetan, literatur eskaintza berri eta berezi bat egitea dute bat eta ezin da esan lortu ez dutenik. Horregatik du balio berezia liburu honek, lehen urrats ezengonkor bat nola bilaka daitekeen oinarrizko erakutsi digutelako. Eta, eskaintza bat izan ordez, eskaintza asko dituelako. Eta aitzakia bat baino gehiago dituelako, eta gutiziak, gehiago. Eta argitaletxe berean ezagutu dugun produkturik esportagarrienetako bat -“Habaneras” liburua bezala, kanpora begira- dugulako. Horregatik ere, liburu honen garrantzia.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak