kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bestiarioa. Hilerrikoiak / Karlos Linazasoro / Elkar, 2006

Bestiarioa. Hilerrikoiak Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-10-07

Karlos Linazasorok Liburutegi batean lan egiten duen idazle baten kezkak azaleratzen dira paragrafoz paragrafo. Urte betez lana alde batera utzi eta idaztera behartzen du bere burua protagonistak, zortzi hilabete pasa dira jadanik eta oraindik ez du saiorik egin, ez du idazteko astirik aurkitu, aitzakiak baina, agortzen ari dira eta hilabeteen joanak ere zapaldu egiten dute, bere ganbaran idazten jartzean, sabaia unez une behera etorriko bailitzan, egunero zentimetro pare bat jaitsiko bailitzan, presioa jasanezinagoa zaio eta beharra, derrigortasuna, betebeharra letra larriz sartzen zaio garunean. Idazlea da, berak badaki idazle dela, edo kanpoan idazletzat hartzen dutela, liburuzaina izan arren, etiketak hori dio, “idazlea zara” eta bestela bere emazteak gogorarazten dio tonu ironikoz.

Idaztearen ezina, literatura ezin egiteaz, literaturaz ari da Karlos Linazasoro. Nobela autobiografikotzat har genezake, bere buruari ere erreferentzia egiten baitio eta gainera ezin ahaztu Bestiarioa, Hilerrikoiak idatzi duen hau, liburutegi batean ari dela lanean egun, beraz, loturak izaera gardena du inondik ere. Idazleaz barre egiten du, bere buruaz barre egiten du eta karikatura bat marrazten du euskal alfabetoaren letrak kolore bihurtuz.

Azkenean protagonistak azken lau hilabete horietan bi nobela osatzea lortzen du, idaztearen plazerraren akuilua ustelduta, akuilu puntadunak sastatzen dizkio eskuak, beharrak eramaten du bi nobela laburrak idaztera, protagonistak, Karlos Linazasoro bailitzan Bestiarioa, eta Hilerrikoak izenak aukeratzen dituelarik, Elkar argitaletxeak kaleratu duen liburu xume eta ederra bailitzan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak