kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hizlandia / Iñigo Aranbarri / Susa, 2006

Hitzen ondoeza Igor Estankona / Deia, 2006-12-29

Prentsa irakurle kritiko eta autonomoak kazetari ausartak behar ditu. Izenetik dator bizitza, eta gauzak ez lirateke izango direna gure begietara, zelan edo halan esplikatu ezingo bagenitu. Goizero isurtzen den informazio ibai erraldoiak izenak dakartza, milioika izen, milaka erritmo eta errima, ehundaka berba egiteko era. Horregatik batzutan zaila da ezer ulertzea, errazagoa da inork liseritutakoa arin hartu eta irakurketa erosoaren pozoian atseden hartzea. Kazetaria eta irakurlea aliatuak direla argi eta garbi ikusten da “Hizlandia”n, gauzak diren bezala agertzen ahalegintzen direnen erreinuan. Hitzen inflazioak dakar, zoritzarrez, irakurri orduko ahaztea. Baina ariketa hori era kritikoan egitea ere posible da, edo posible bihurtu behar genuke. Horretara animatzen gaitu Iñigo Aranbarik behinik behin.

“Berria”n 2004 eta 2006. urteen artean Azkoitiarrak idatzitako artikuluen antologia da “Hizlandia”. Pulpitua jarri zion berripaperak Aranbarriri, eta amultsuki errieta egiteko erabili zuen maiz Hizlandiako Arartekoaren kargua. “Berrian bertan egiten zituzten makurrez” hitz egiteko eskatu zioten, eskatu ere. Elegantziaz kritikatu zuen “etxeko” kazetarien zabarkeria puntualen bat edo beste, baina sakonago jo zuen Aranbarrik. Euskal kazetariak izan behar lituzkeen erreferentzietaz, errepikapenak sinestarazitako gezurretaz, gauzak berdinean ez juzgatzeaz eta presaz idaztearen arriskuez ohartarazi zituen kazetariak, baina baita irakurleak ere, ofizioaren tripa ustelak haizatuz.

“Orain [kazetaria] lehen aldean gutxi dabil kanpoan” dio Aranbarrik. “Ez du munduaren bila atera beharrik, mundua bera da, agentzien bidez, erredakziora datorkiona”. Teletipoen diktadura eraistea beharbada ez, baina “Hizlandia”ko igande batean baino gehiagotan gogorarazi digu Aranbarrik posible dela emanda datorrenari minutu pare bat eskaintzea, eta kazetariak berak jartzea errematea, ikutua, puntualizazioa. Gezur erraldoi asko jausi dira, baina gure begietako zapi zeharrargitsuen arriskuaz ez gara askotan ohartu ere egiten. Astiro ehuntzen da gezurra, astiro eta profesionalatasunez soilik deskorapila daiteke beraz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak