« Intrigatan txirikordatuta | Lanaren kateak »
Abestitzak eta poema kantatuak / Xabier Lete / Elkar, 2006
Saiatu eta asmatu Jon Kortazar / El País, 2006-12-18
Xabier Leteren (Oiartzun, 1944) liburu berria argitaratu du Elkarrek, Abestitzak eta poema kantatuak. Liburuaren lehen zatian, egileak bere bidearen berri ematen du, gero datoz abestiak eta berak kantatuak, itzulitakoak ondoren, eta bukatzeko Joxe Arregik eta Lander Arbelaitzek egindako elkarrizketa bi.
Xabier Lete gure kulturaren erreferente nagusia dela gauza nabarmena da. Horregatik aitorpen samur gisa idatzitako biografia estimatu dut lehenik. Aspaldi ez nuen irakurtzen hain aitorpen hunkigarririk, oso hitz neurtuekin ematen ditu kantagintzaren zertzeladak eta auto-poetika baten printzak. Ez dugu euskal kantagintzaren historia aurkituko, Leteren begirada lausotua baino. Eta ondoren, zergatik eta zelan kantak egin, nola kontatu historia bat lau ahapalditan edo nola kanta bihurtu esperientzia edo dialektika. Hausnarketa sakon bezain argia eskaini du Oiartzungo poetak.
Bigarren sailak Letek egin eta itzulitako letrak biltzen ditu. Belaunaldi baten aipamen, arrangura, nahi eta desioen, amets eta desilusioen berri ematen dute abestiok. Ez dakit zaharkituak ez ditudan aurkitu batzuk, hain tremendistak, erotismoa agertuz, Jainkoari deituaz heriotzaren aurrean, burgesiaren itxura gordina agertuz.
Baina beste askok, Agian, “Ez nau izutzen negu hurbilak” edo “Izarren hautsa” bezalakoek, diskoa hartu eta berriz entzuteko gogoa ematen dute. Hor dira garai bateko pentsamoldeak: existentzialismoa, heriotzak sorturiko larritasuna, mina, maitasuna galderaz betea. Eta beti ere konkretu izateko gogoarekin, bertsolaritzatik ikasitako formulak erabiliz.
Xabier Leteren liburuak edadetu garenen oroimena astindu du, gure bizitza izandakoaren zantzu batzuk oroimenera ekarriz.
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Aiora Sampedro
Badena dena da
Patxi Zabaleta
Amaia Serrano Mariezkurrena
Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
Estibalitz Ezkerra
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
Alex Uriarte
L.A.A.
Maixa Zugasti
Ibon Egaña
Duchampen inguma
Eric Dicharry
Javier Rojo
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo