kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Enpleguaren arbola / Pablo Sastre / Susa, 2006

Lanaren kateak Javier Rojo / El Correo, 2006-12-20

Pablo Sastreren azken nobelak “Enpleguaren arbola” du izena. Bertan kontatzen du zer nolako ibilbidetik pasatu behar duten erreintsertzio laboraleko plan batean sartzen diren pertsonaia batzuek, agintzen zaien saria, lana alegia, eskuratzeko. Marjinatuen artean marjinatuak, existentzia ofizialik ez duten inmigrante ilegalak, soldata sozialetik bizi diren gizartetik kanporatuak dira langileak izateko helburuarekin plan horretan sartzen direnak. Horretarako garbiketa enpresa batean formazio ikastaroa egin behar dute. Baina saritzat eskaintzen zaiena mendebaldeko aberastasunaren kondarrak baino ez dira, miserian bizirauteko aukera, esklaboa izateko forma sofistikatu berria, nolabait esateko, eta hala ere pozik egotea eskatzen zaie. Idazleak testua era estilizatu batean burutu du, sinbolismoz beteriko kontaeraren bidez. Lehenengo partean, nobela errusierazko izkribu batetik egindako transkripzioa izango balitz bezala aurkezten da, handik etorritako inmigrante baten ikuspuntua eskaintzen duelarik. Azken atalean, berriz, testua ahozko hizkeraren adibidea ere izan liteke, akatsak eta guzti. Egoera latza kontatzeko kontzesiorik gabeko literatura egiten du Pablo Sastrek.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak