kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Itsaso aurrean / Bingen Ametzaga / Susa, 2006

Olerkari jeltzalea Javier Rojo / El Correo, 2006-12-06

Bingen Ametzaga (1901-1969) gerra zibila baino lehenago idazten hasi zen idazleen belaunaldikoa dugu. Bere eskutik batez ere poemak sortu ziren, itzulpengintzan ere aritu zelarik. “Itsaso aurrean” izenburua duen liburu honetan bere testuen antologia eskaintzen zaigu, Xabier Irujoren edizioan. Hiru zatitan banatuta agertzen da: gerra aurreko poemak, gerra osteko deserri amerikarrean idatzitako poemak eta itzulpenak. Eta puntako idazletzat ezin hartu badezakegu ere, bere poesian garaiko poeta askorengan topiko bihurtzeraino errepikatu ziren osagai berak aurki ditzakegu. Hau da, halako poesiaren adibide ikusgarria da. Poemetan EAJren ildoko abertzaletasuna agertzen digu, naturalezaren eta erlijioaren aipamenak, guztiz topikoa dirudien sinbolismo sinple baterako joera. Guztia, inguru horretan hain maiz azaltzen zen ideia hau aipatzeko: euskal herria hilzorian dago etsaien erasopean, baina berpizkundearen itxaropenaren aurrean aurkitzen da. Gauzak honela, harrigarria da itzulpenen zerrenda. Shakespeare, Milton, Wilde, Whitman, Turgenev bezalako poeten lanak euskaratu zituen. Poeta moduan ohikoaren adibidea izan zen, baina itzultzaile aritu zenean, lan bikaina burutu zuen.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak