kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bestiarioa. Hilerrikoiak / Karlos Linazasoro / Elkar, 2006

Autoparodia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-12-15

Norberak bere buruaz eta bere buruari barre egitea da, zalantzarik gabe, ekintzarik zailena. Hain zaila non gutxi batzuek nahiago izaten duten nork bere burua hil bere buruaz barre egin baino. Nork bere burua hiltzeko nahi adina arrazoi bila daitezke, eta aurkitu ere bai, jakina. Hala ere, jende askok nekez hartuko du halako langintzarik. Eta bada askotxo ere aitzakiarik batere behar ez duenik, ez bere burua hiltzeko, bere buruaz barre egiteko baizik. Bakoitzak zer ikuspegia duen bere buruaz. Norbaitek serio hartzen badu bere burua, nekez egingo du barre bere kautan eta bere kontura. Baina nork bere burua serio eta benaz hartzea barregarria da berez eta beraz. Karlos Linazasorok liburu honetan, aurrekoren batean bezala, bere “alter ego”a izan daitekeen pertsonaia askatu du, bere “alter ego” a, edo bere ispiluaren bestaldeko irudia izan daitekeena. Nork bere burua errealitateko ispiluan ala ifrentzukoan begiratzen duen, arras alda daiteke mundua, eta bera munduan. Karlos Linazasorok idazle baten (barka, idazle izan nahi duen baten), balentriak eta azañak kontatzen dizkigu. K.L. deitzen da eta T herrian bizi da, eta liburuzaina da, Karlos Linazasoro bera bezala, baina Karlos Linazasoro izateke. Horra hor parodiaren muina. Kontzientzia libre utzi eta nahi erara jokatzen uztea bezala da. Ez dut esango denon ametsa denik, baina bai batzuena. Joko polita, dena dela, zer izango nintzateke ni izateke neu izango banintz? Metafisika.

Parodiarekin batera, ironia. Idazle den eta idatzi nahi duen gizon baten ezintasuna eta zereginaren gerorako gerora atzeratzea. Jeneroei buruzko ironia: aforismoa nobela baten kapitulu bihurtzen da. Monterrosoren jarraitzaile da, horretan, hiper-mega-laburtasunaren sailean bederen. Eta batez ere begirada ironikoa eguneroko egoeren aurrean: supermerkatuan, zahar egoitzan, beilategian (ez belategian), kalean, tabernan, etxean. Ironia xume, fm, jakintsu eta dotorea. Ironia-mota guztiek bezala, lagunak bainoago, adiskideak behar ditu, adierazgarri izateko. Edo idazlea bezalako irakurle fm, jakintsu eta dotoreak, bestela.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak