kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ezjakintasunak / Gerardo Markuleta / Alberdania, 2006

Bide berriak Igor Estankona / Deia, 2006-11-24

Literatur sariketa gehienen oinarrietan agertu ohi den baldintzetako bat da egile eskubideei muzin egin behar hori, eta deialdia egiten duenaren esku utzi beharra balizko argitalpena. Gerardo Markuletak, ostera, Alberdanian argitaratu du Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin saria jaso zuen “Ezjakintasunak” poemategi hau. Arabako Foru Aldundiak ez dio, antza, eragozpenik jarri. Bide berriak urratzea, maiz, borondate kontua dela esan gura du horrek. Irakurlearentzat behintzat mesede. Eta xedea horixe da, ez dezagun ahaztu. Saritutako lan gehiegi geratu dira linboan, eta ustelduz-ustelduz joan dira.

Bide berriak urratzen dihardu Markuletak beste alor batzutan ere, estetikaren alorrean kasurako. Ezjakintasun hauek, tituluak iradokitzen duen moduan, materia bezainbeste aire daukate. Husturik eta tentuz landurik datoz —arintasun itxurarekin— liburuko ia hirurogei poemetatik gehienak.

Haiku antzera atondutako irudi iheskorren kasuan sinpletasuna itxurazkoa baino ez da: “Zure mihisean, ate bat. / Ispilu ttipi bat atean. / Ispiluan, zure pintzelak”. Poema gehienetan, ordea, sendoa eta zintzoa da euren gardentasun nahia. Sariketetara bidaltzen diren lanetan gertatu ohi da hori sarri. Epaimahaiko ezjakinentzat idazten dela, alegia. Markuletak konfidantza giro bat erdietsi nahi du hasiera-hasieratik, eta igartzen da. Ez da lar ikaratzen gaituen poesia exageratu hori. Urrun dago halaber surrealismoaren galbideetatik. Ez dira poema errazak. Ez dira inposibleak. Eta poema ederrak dira asko. Irudi nahasien gainkarga atsegin ez duenak eta dotoreziaren soinua maite duenak har dezake bat ere bildur barik “Ezjakintsaunak”, eta ez zaio damutuko. Maitasunak, ironiak, nahigabeek… horiek guztiek biluzik ze itxura daukaten erakusten du, ideiak garatzen dituen lana delako, ez ederzalea edo “poetikoa” bakarrik. Baina ikaragarri geldoa dela ere esan behar da, eta “Azken aurreko poema” bezalakoek ez daukatela funts nahikorik liburu batera ekartzeko, eta pieza batzuk guztiz errematatu barik datozela. Sentsazio bikoitz hori sortzen du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak