kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Edo zu edo ni / Ixiar Rozas / Erein, 2000

Berrirakurri beharrekoa Jon Benito / Gara, 2001-02-17

Sentsazio atseginenetako bat, eta ez didazue ukatuko, zerbait aurkitu eta lagunei zabaltzea da. Baina gutxi batzuen esku dagoen altxor preziatua denean. Beste inork baino lehen edo inork gutxik maite duela-eta maitatzea. Halako zerbait gertatu zaigu liburu honekin. Bakar delako maite izatea. Espezial sentitzearena. Eta hau badiogu, ez gara iruzkina puzten ari. Horregatik atzeratu dugu liburu hau. Irakurri eta berrirakurri ahala, gehiago gustatu zaigulako. Berriz irakurtzea merezi duen liburua dugulako honakoa.

Oinarrian aukeraketa bat duen liburua. Aukeratzeak, bizitza honetan, zerbait utzi beharra esan nahi du, beste zerbait hartzeko. Horregatik, ardura eta tragikotasuna aipatu behar dira ezaugarri gisa. Aukeratu dugunari baino gehiago, utzi dugunari erreparatzen diogulako askotan. Horregatik, nahigabe hori, horregatik, utziko dugunarekiko ardura hori.

Igartzen zaio zinema eta poesiaren eragina Ixiar Rozasen liburuari. Kontatutakoari eta kontatzeko moduari erreparatzen badiogu behintzat. Kezkak, zalantzak eta minak etengabe. Baina benetan liluratu gaituena, kontatutakoa baino gehiago, kontatuta dagoen modua izan da. Adierazgarria izan liteke baina, zinez. Idatzitako formari erreparatzen badiozue txundituko zarete. Lehen pertsona poetikoan narratutako istorioa. Graziana izeneko 58 urteko emakume bat dugu pertsonaia nagusi. Bigarren mailan sendia, senarra, alaba eta lagunak. Eta Bi begi ingurukoari erreparatzeko. Irakurleari luzatzen zaizkion bi begi. Lainotuko zaizkion begiak. Ingurukoaz ohartu eta aldatzeko. Errealitatea iraultzeko. Edo eguneroko monotonia aldrebesa. Hori kontatzeko, esaldi laburrak, adreiluzko hitzak. Horma sendoak osatzeko. Esaldi labur eta zehatzak. Trebeki jositako paragrafoak, orbainak zabaltzen dituzten lerroz osatuta. Ageriko ordenarik gabeko egitura, baina amaieran osotasunaren irudia daramana. Atzoko oroitzapenak, gaurko erronkak eta etorkizuneko gurariak iragartzeko nahiak uztartuz pertsonaien ahotan. Elkarrizketa ez zuzenak, pentsamenduak, telegramak bihotzetik. Hiztegi poetiko ageriko bat. Eta irakurriz bakarrik atera ahal diren beste hainbat eta hainbat gertakari eta sentsazio.

Lehen urrats sendoek erabakitzen omen dute geroko ibilibidea -hala diote behintzat adituek- eta urrats benetan sendoa dugu honakoa. Geroago, bere ibilbidea berrindartu duten bi sari irabazi ditu duela guti: batetik, Ernestina de Champourcin poesia saria eta, bestetik, Donostia Hiria saria narratibaren alorrean. Sari horiek guk esandakoa berresteko balio dezakete. Liburu txikiak handi egin daitezkeela erakutsi digu. Minak negarraz puzten diren eran, leherkari txikiak eztanda handia sor dezakeela erakutsi digu. Eta dentsitate handiko eta kargadun lerroak osatu ditu. Azaleko zaio gidoilari ibilia dela. Bazterreko gauzez eta erabaki txikienez antolatzen dugula bizitza erakusten digu. Eta, herri honetan, txiki izateaz badakigu zerbait.

Horregatik bada, liburu honen gomendioa. Aukeratzearen indarra erakusten digu, etengabeko aukeraketek antolatzen dutelako bizian egindako bidea. Erabaki txiki eta handiek. Horregatik, norabideak markatzen dituzte. Erabaki zuzena izan daitekeen edo okerra denborak erabakiko du, hala eta guztiz ere.

Aske izatearen beharra eta superbibentzia ahalegina ere erakusten ditu honako liburuak. ere oihu handi bat askatasunera. Horregatik Oihu poetiko eta eder gisa ere identifika daiteke liburua. Oihu sendoa. Eta isiltasunez betea. Esaldiek zubiak eraikitzen dituztelako, ura badoa ere horien azpietatik. Horregatik, sarritan adierazgarriago egiten zaigu horrela narratutakoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak