kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Izua / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2005

Izuaren bideak Javier Rojo / El Correo, 2006-10-11

Lydia Flem idazle frantziarra psikoanalista da. Beraz, suposatu behar zaio gizakien buru barruetan ezkutatzen diren alderdi ilunak ezagutzen dituela. Narraziotzat har daitekeen “Izua” izenburuko liburu honetan alde ilun horien deskribapen berezia egiten dio irakurleari. Izan ere, klaustrofobiak eta agorafobiak jotako gizakiaren jokaera ulergarri bihurtu nahi dio irakurleari, baina kanpotik azaldu beharrean, horrelako izualdi ulertezinek menperatutako gizakiaren barrutik azaltzen ditu gertakariak. Narratzailea (idazlea esateko tentatuta egon naiz) pertsonaia den aldetik, berak bizi duen egoera azaltzen du, nola izuak menperatzen duen egin behar duen hegazkin bidaia baten aurrean. Bitxia da pertsonaiaren jokaera, horrelako egoera baten aurrean beldurra sentitzen ez duten beste guztiak oker daudela pentsatzen baitu, inkontziente edo sentikortasunik gabeak izango bailiran, aurrean daukaten arrisku izugarriari sor baitzaizkio. Pertsonaia itotzeko zorian uzten duten izualdi horien ostean, ordea, lotsa nagusitzen zaio. Lydia Flem-ek liburu bat baino gehiago idatzi du (iaz euskaraz agertu zen “Nola hustu nuen gurasoen etxea”), baina ezin esan daiteke literaturagilea denik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak