kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

ETAren hautsa / Joseba Zulaika / Alberdania, 2006

Eta orain zer? Javier Rojo / El Correo, 2006-09-13

ETAk iragarritako su-etena abiapuntua delarik, Joseba Zulaikak azaldu nahi izan du zein izan daitekeen hemendik aurrera agertzen den panorama, “ETAren hautsa” izenburuko saiakera honetan. Liburuak, beraz, ezin du gaurkotasun handiagorekin agertu, batzuetan gaurkotasun hori gehiegizko presaren itxurapean agertzen bada ere. Panorama azaltzeko ETAren jatorrietara jotzen du Zulaikak, horretan aurkitu baitaitezke etorkizunerako zenbait iradokizun. Egia esan, idazleak ETAren historiaz hitz egiten duenean, neurri handi batean (neurri osoan ez esateagatik) bere belaunaldiaren historiaz hitz egiten du, bere buruaz nonbait. Baina, bestaldetik, Joseba Zulaika antropologoa da, eta antropologiaren ikuspuntutik ikusten du azken urte hauetako historia. Gauzak honela, gertakariak sinbologiaz beterik agertzen diren aldetik aztertzen ditu gehienetan. Hau da, eta barkatu sinplifikazioa, gertakariak narrazio bihurtzen ditu eta gero narrazio hori sinbolismotik interpretatzen du. Izugarrizko garrantzia ematen dio su-etenari, bere ustez, ETA treguarekin behin-betiko desaktibatuta geratu baita. Denboraren perspektibarik gabe, jarrera hau esperantzaren aldeko apustutzat har daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak