kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bota gorriak / Karlos Linazasoro / Anaya-Haritza, 2000

Poetak gelan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-02-10

Zer egin dezake poeta arimadun batek haur baten aurrean, jakinik haur ahalmenen artean ez dela txikienetakoa helduei, harriduraren harriduraz, oreka galaraztea? Poemak esan, irakurri edo idatzi, horixe baita poeta baten lana. Karlos da liburu honetako pertsonaia, Romina gelakidearekin gustatuta dago eta maitemintzen hasia ere bada. Gertatzen diren kontuak dira eskoletan-eta, pentsatzen den baino sarriago esango nuke gainera.

Neska-mutilak horretarako baitira sortuak, elkarren lagun, adiskide eta gustatzaile izateko, batzuetan beranduegi konturatzen badira ere.

Karlos da liburuko protagonista. Aita poeta da, eta bera ere bai, neurri handian, poeta ez baita soilik poemak esan, irakurri edo idazten dituena, baizik eta poeta begiz munduari so egiten diona. Eta Karlosek poeta begiak ditu.

Errealitatea deitzen den hori dagoen tokian berak beste zerbait ikusten du: ederragoa, garbiagoa, puruagoa alegia, politagoa. Eta bere inguruan daudenak ere poeta bihurtzen hasiak dira, -andereño Mate lehena-, arian ariaz noski, inor ez baita poeta sortzen; bere heziketa behar duen lanbidea da, ez pentsa. Poeta ugari dagoen gela batean gauza harrigarriak gertatzen dira, animaliak azaldu egiten dira, denetik, oihan txiki bat osatzeraino, eta desagertu ere bai, azaldu bezain arin.

Eta asmakizunak asmatzen igarotzen dute denbora. Eta Karlosek ahalmen bereziak ditu, bota gorriak jantzita ibiltzen denean bereziki.

Oso liburu sentikor eta irudikorra iruditu zait, poesiaz betea, baina ez poesia hitz jario, mami-gutxi horietakoa, metaforaz josia, irudiz gorainokoa baizik, haurrak goza daitezen hitzekin jolasten.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak