kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ezkatak / Leire Bilbao / Susa, 2006

Txikitasunaren isladak Jon Kortazar / El País, 2006-08-07

Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Ezkatak poesia liburua argitaratu du Susa etxearen eskutik, genero literario honetan lehen pausoak emanez. Izenburua izen bakar batez egin da: Ezkatak, arrainen janzkerako elementu txiki eta distirakoak. Txikitasuna eta distira dira poesia honen balio nagusi bi.

Hitz bakarrekoak edo bikoak dira poemen izenak ere: “Egunero”, “Inboluzioa”, “Egonarria”, “Buia bi”, “Azukre tanta”… Txikitasuna eta kolorea, eta zaporea. Eta liburuaren aurre aldean jarritako aipu biek ere oso ondo adierazten dute nondik nora doan —edo joan gura lukeen— idazlea. Jean Michel Maulpoix-ek adierazten duen poesiaren ezintasunaren bila eta Joseba Sarrionandiak eskaturiko gure bizitza arruntean ezkutua dagoena argitzen eta ezkatetara —azalera— ekartzen.

Liburuan agertzen diren beste egileek ere badute loturarik poema liburaren ildoarekin: Wislawa Szymborska, John Berger, Elfriede Jelinek. Hain zuzen ere, egunerokotasunaren argia, txikitasunaren xarma, detailea metafora bihurtzeko joera erakutsi duten idazle bi, eta egunerokoaren aurka lan egiten duen hirugarrena. Zer dago bizitzan emakume baten sentipena baino ezkutatukoagoa?

Lau atal ditu liburuak, zenbaki soilez, lehenak eta bigarrenak indar handiagoa dute azken biek baino. Leire Bilbaok badu dohain berezi bat ikusitakoa irudi eder bihurtzeko, eta egunerokotasunaren —ezkataren— dirdira berezia antzemateko.

Badu, neurri berean, poemak mezu indartsuaz bukatzeko, gramatikarekin eta aditzekin jolasteko eta hizkuntza haratago bidaltzeko gogoa. Ez dira dohain txikiak poeta berri batentzat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak