kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ecce homo / Laura Mintegi / Txalaparta, 2006

Ecce homo M. Egimendi / Aizu!, 2006-07

Itoizko urtegia, Leitzarango autobia, Abiadura Handiko Trena… horiek guztiak ezinbestean ekartzen dizkio gogora irakurleari nobela honek. Baina Urdaibaiko zubia istorioak dituen bi ardatzetako bat azaltzeko aitzakia bakarrik da. Politika eta giza harremanak, politika egiteko moduak eta bi sexuen arteko harremanak zehatzago esanda, dira Laura Mintegik eleberri honen bidez mahai gainean jarri dituen gaiak.

Politika kontuak oso ondo islatuta daude, erraz eta ia erabat identifika daiteke Euskal Herrian bizi den irakurlea bi pertsonaia nagusietako batekin ez bada, inguruan dabilen beste edozeinekin. Baina giza harremanetan agertzen diren rolak tipikoegiak dira. Hausnarketarako eta eztabaidarako bide ezin hobea irekitzen dute, baina finean protagonista femeninoak hartzen ditu emetasun ezaugarriak, eta maskulinoak, arrarenak. Alde horretatik, eleberriak ez du itxaropenerako aukera gehiegirik eskaintzen. Bada etsipenetik ihes egiten lagun diezagukeen beste pertsonaia bat ere, Martin, itxuraz hainbat ezaugarri femenino eta maskulino biltzen dituena, baina ez da protagonista izatera heltzen, eta ez dago jakiterik denborarekin nola eboluzionatuko zuen.

Dena dela, norberak irakurri ostean, lagunen bati utzi edo oparitzeko moduko liburua da, honako eskaintza hau ipinita: “Irakurtzen duzuenean, kafe bana hartu eta hitz egingo dugu”. Eta laguna beste sexukoa bada, hobeto.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak