kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mugarri estaliak / Castillo Suarez / Susa, 2000

Poesiaz, izen gabekoak eta mugarri estalietan Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-01

Urte berria abiatzeko liburu eskaintza bat ezean bi eginen dizugu irakurle lagun hori, biak ere poesia jenerokoak. Horra, urtea modu epiko hasi ordez -literaturalki esan nahi dut- modu liriko batez has dezazula da gure desioa.

Poeta gazteenaren emaitza poetikoa aipatzetik hasiko gara, hots, Castillo Suarez altsatsuarrak zehartu dituen mugarri estalietatik. Mugarri estalietan barrena joaki, poeta gazte honek hiru eremuetan zedarritu ditu bere barne ezkutuko nahikundeak. Egunerokotasuneko joan-etorrietatik eta gorabeheretatik edanez, Castillok maitasuna, zalantzak, sufrikarioak, hala nola barne mugak agertu ditu hiru poema sorta hauetan: Bidaia antolatuak, Maitasuna zedarritzen dute eta Sententziak baliogabeak deritza eremu hauei.

Castillo Suarez-ek berak dioenez ez du deus berririk ekarri gaiaren aldetik. Poeten hasierako Ni/Zu moldean oinarritua, poeta hasi berriak bizitzaren aitzinean paratu ohi dituen berebiziko eta berealdiko galderak paratu ditu Castillo Suarezek. Ez da gutxi, eta merezi dute ezagutzeak.

Bigarren poeta zailduago dugu. Teresa Irastortzaren zazpigarren poema liburua dugu Izen gabe, direnak (haurdunaldi beteko khantoriak). Poemario han ere hiru partetan emana dago: Sormin, Sormen eta Sorzin ataletan. Poetak, galderak ezezik erantzunak ere eskaintzen dizkigu. Sormin atala eruditua eta konplexua da. Gizon-emakumeok Jainkoarekiko daramagun lehia ehundu du poetak. Bakardadetik sortutako mitoak azalduz, berauen inguruan jalgiriko galdera existentzialak paratuz; beldurra eta bakardadea gogoetagaiak dituelarik. Sormen atalean, artearen eta kultur sormenaz ari da eta aurreneko atalean baina libreago dihardu. Sorzin atalean, berriz, sormen naturala jada, sortzeko zina eta desioa gauzatzen du poetak. Ausarki dihardu Tere Irastortzak. Poesia sortzeko espazioan dihardu engoitik.

Poesia dastatzen hasiko duzu urtea, literatur zale horrek!?

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak