« Teilatuko lizarra, iparra | Exilioaz »
Ecce homo / Laura Mintegi / Txalaparta, 2006
Gizonak eta emakumeak Javier Rojo / El Correo, 2006-06-28
“Ecce homo” du izena Laura Mintegiren azken nobelak, Friedrich Nietzscheren harako lan horrek bezala. Gizon eta emakumeen arteko harremanen azalpena ematen du liburuak hasiera batean, egoera berberaren aurrean bakoitzaren jarrera eta ikuspuntu desberdinak argitzen saiatzen baita. Eta hori da azpimarratu nahi dena: ikuspuntuak desberdinak direla, jarrerak desberdinak direla, gizonek eta emakumeek funtsean era desberdinean ulertzen eta sentitzen dutela errealitatea. Istorioaren abiapuntua Josek Begori egiten dion proposamena da: elkarrekin bizitzeko esan dio. Aspaldiko adiskideak dira, eta bakoitzak ibilbide luzea izan du harreman afektiboei dagokienez. Bestaldetik, politikaren alorrean elkarrengandik urrundu badira ere, adiskidetasunak hor dirau. Eta hemen dago nobelaren bigarren gai nagusia: Gizonen eta emakumeen jarrera desberdinak aurrez aurre jartzen diren bezala, aurrez aurre jartzen dira pertsonen arteko harremanak eta politika-jarduera ere. Ez dakit tesi nobela baten aurrean gauden, baina iruditu zait idazleak nobela baino lehenagoko eskema ideologiko bati nobelaren forma eman nahi izan diola, ideia horiek fikziozko pertsonaia batzuengan gauzatuta.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera