kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Txantxa. Quick / Patxi Zubizarreta / Erein, 2006

Bizitza zatika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-06-23

Batzuetan pentsatzen hasten naiz ea zein izan daitekeen gure garai honetako sinbolorik garbien eta ikusgarriena, bai sinbologiaren aldetik, alegia irudimenaren aldetik, bai sinboloaren praktikotasunari begira ere, alegia gauzen gauzatasunari begira. Eta ez da erraza erabakitzen. Batzuetan uste dut telebista dela; besteetan sakelako telefono txikia, askotan ordenadorea, Internetekin batera. Noiz edo noiz, argia piztu eta telekomandoa dela erabakitzen dut, zapping egiteko aparatua. Telebista, izan ere, zatika ikusten dugu, orain katea bat, gero bestea, gutxitan programa bat osorik, programa-puskak gehienetan, edo programen pusken puskak, laburpenen laburpen. Egia ere bada, programa-puskek beste programa bat osoagoa, edo zatituagoa, nondik begiratzen den, osatzen dutela gure gogoan, eta geroxeago, hori ere zatika dezakegula, deskodifikatzearekin batera. Egin eta desegin, horixe da gure patua, telebista-programak bezala, egunero egin eta desegiten den gizarte honetan.

Bizitzan ere, hala deritzot, zappinga egiten dugu. Bizi duguna gustatzen ez bazaigu, ez gara gelditzen bera noiz amaituko, bera noiz akaberara iritsiko, baizik eta bizitzaz ez bada ere, bizitzarekiko ikuspegiaz gara aldatzen, eta bizi berria balitz bezala jokatzen gara hasten, geure burua engainaturik, noski, jakiteke edo jakinda. Berdin da.

Patxi Zubizarretaren eleberri honen egitura hautsia da, edo zatikatua, nondik irakurtzen den. Literatura, telekomandoa erabili ondoren, egin eta desegin balitz bezala da, zappingaren ondorio. Historia askoren historia da, osatzeke ageri diren historiak, noski; toki askoren tokia ere bada, alegia batak besteari tokia hartzen dion tokien tokia eta pertsonaia askoren artean osatutako pertsonaia kolektiboa, pertsonaia izateari utzi eta hitz, soinu edo itzal bilakatu den pertsonaia, beste pertsonaien puskak berarekin daramatzana, nola modako programek beste programa askoren irudiak daramatzaten. Eleberri honetan, irakurleak egiten eta desegiten du testua, idazleak adina edo gehixeago. Baina eleberri ausarta da, arriskutsua, bizitzari eskainitako keinuz betea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak