kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zaharrak berri, euriak / Yolanda Larreategi / Gero, 2006

Elena Odriozolaren elegantzia Igor Estankona / Deia, 2006-06-13

Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketan saridun suertatu zen ipuina gutxienez ez da hilda jaio. Izan ere, hala jaiotzen dira ipuin solteak gurean: edizio eskasak izaten dituzte inoiz argitaratzen badira. Donostia Literatur Sariaren irabazleak esate baterako —Xabier Etxaniz Rojoren “Marrazkia” lan laburrak—, Kutxa Fundazioaren argitalpen penagarri bat izan du, aurreko urteetakoa baino garestiagoa eta trauskilagoa. Saria osasunarekin xahutu dezala opa diogu trintxerpearrari, latza izakeran norbere lan bat hala kaleraturik ikustea. Denborarekin ahaztu egiten dela diote.

Eta urtero iristen dira liburudendetara paperezko naufragio hauek eta antzekoak, ideia barik eta noraezean ari diren erakundeen eskutik. Irudimen apur bat eta diru publikoa erabiliz egin daitezke gauza txukunagoak ere. “Zaharrak berri, euriak” bestelako ahalegin baten fruitua dela somatzen da, nahiz eta Markinako euskara zerbitzuaren auto-promozio kirats leun bat ezin izan dioten guztiz kendu.

Helduen literatura apaletan ez da egunero kausitzen marrazkidun liburu bat. Kontu handiz diseinaturik dago “Zaharrak berri, euriak”, eta edizioa bera Yolanda Larreategiren ipuina baino apur bat gorago dagoela iruditu zaigun arren, istorioa onargarria da: zahartzaroa, bakardadea, neguaren goxotasun grisa iradokitzen ditu. Ahapeka bezala idatzi du bizkaitarrak, loak hartu orduko azken hitz goxoak ahoskatuko balitu bezala. Atso zahar baten iluntzeko gerizpeak deskribatzen dizkigu idazle gazteak, eta beharbada kontraste horretan dago sekretua: inozentea eta fina da “Zaharrak berri, euriak”.

Elena Odriozolaren marrazki estilizatuen malenkonia lirainaz zer esango dugu, bada. Galdu egiten da bat bertan, segituan. Dena lurruntzen da ilustrazioen kolore eta formen elegantzian. Eta momentu batez ez dio ezerk axola, bigundu egiten gara eta jenioa ere pasatu egiten zaigu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak